Azpeitiko Orkatz kultur elkarteak 30. urteurrena ospatuko du asteburuan

Azpeitiko Orkatz kultur elkarteak 30. urteurrena ospatuko du asteburuan Bertso-saioa, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte ostiraletik igandera bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azpeitiko-orkatz-kultur-elkarteak-30-urteurrena-ospatuko-du-asteburuan/@@download/image/64221608_1013461292194552_7099602690002386944_n.jpg
2023/06/12
Bertso-saioa, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte ostiraletik igandera bitarte.
Azpeitiko Orkatz kultur elkarteak 30. urteurrena ospatuko du asteburuan

"Aurrera begira jarri eta orain arte egindakoa ospatzeko" egitarau zabala antolatu du Azpeitiko Orkatz kultur elkarteak, Ez atzera, beste aldera lemapean. 

Ostiralean, hilak 16, hasiko dute urteurren ospakizuna. Gaueko hamarretatik aurrera, bertso saioa egingo dute Maialen Lujanbio, Oier Etxeberria, Miren Artetxe eta Andoni Egaña bertsolariekin. Sarrera doakoa izango da.

Larunbatean, bazkaria egingo dute Azoka Plazan, 14:00etan hasita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bazkarirako txartelak Orkatzen eros daitezke. Gauean, 21:30etik aurrera, Nakar eta Mice taldeen kontzertua izango da kultur elkartean bertan, doan.

Azkenik, igandean, 19:00etan, Anarik kontzertua emango du Orkatzen. Sarrerak agortuta daudela adierazi dute.