Azpeitiko Emakumeon Topaketak, urriaren 18an eta 19an

Azpeitiko Emakumeon Topaketak, urriaren 18an eta 19an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azpeitiko-emakumeon-topaketak-urriaren-18an-eta-19an/@@download/image/emakumeon_topak_1380270075.jpg
2013/09/27
berria
Azpeitiko mugimendu feministak urteak daramatza emakumeen eskubideak aldarrikatzen eta eskubide horien urraketak salatzen, eta aurten lehen aldiz Azpeitiko Emakumeon Topaketak egingo dituzte urriaren 18 eta 19an, ostirala eta larunbata. Azpeitiako emakume oro dago gonbidatuta!


Elkar ezagutzeko, dituzten kezkak konpartitzeko, esperientziak elkartrukatzeko, iritziak emateko edota proposamenak mahai gainean jartzeko balioko dute datorren hilean Azpeitian egingo dituzten Emakumeon Topaketek. Halaxe adierazi dute antolatzaileek, eta bertaratzeko gonbitea herriko emakumeei zabaldu diete bereziki. "Emakumeen eskubideen defentsan borroka batzuk irabazi ditugu, eta beste batzuk martxan jarri. Baina badakigu oraindik asko dugula egiteko".

Indarkeria sexista, askatasun sexuala edo eskubide ekonomiko eta sozialak izango dituzten hizpide bi egun horietan. Ostiralean hasiko dute egitaraua, urriak 18, arratsaldeko 18:00etan, eta mugimendu feministek historian zehar herrian egin dituzten ekarpenak izango dituzten hizpide lehen bideo emanaldiarekin batera. Ondoren bertso-triki poteoa, luntxa, eta olerki eta dantza emanaldia egingo dituzte.

Larunbaterako, aldiz, egun osoko ekitaldi zerrenda prestatu dute: mahai inguruak, tailerrak, bazkaria, solasaldiak, jokoak eta afaria egingo dituzte, eta topaketei amaiera emateko kontzertuak izango dira.

Orain hilabete batzuk sutan jarri zuten eltzean hasi omen da zerbait egosten… hurbildu zaitez zu ere sutondora!

Egitarau osoa


Urriak 18, ostirala

18:00 Historia. Mugimendu feministaren ekarpenak historian zehar gure herrian.
Bideo emanaldia eta mahai ingurua 70eko hamarkadatik lanean aritu diren emakumeekin.

19:30 Bertso-triki poteoa Emakumeon Txokotik abiatuko da, eta luntxa eta olerki eta dantza emanaldia egingo dituzten Sanagustinpean.


Urriak 19, larunbata


9:00-11:30 Mahai ingurua.
Errealitatearen aurpegi desberdinak aztertuz hartuko dute mintzagai, emakume gazte, pentsiodun, etorkinen… ikuspegitik.

11:30-12:00 Hamaiketakoa.

12:00-14:00 Gorputzaren inguruko tailerra.

14:00-16:00 Bazkaria, Sanagustipean.

16:00-18:30 Etorkizuneko erronkei buruko mintzaldia.

18:30-19:30 Plenarioa eta topaketen balorazioa.

19:30-21:00 Jolastuz, etorkizunari eragiten!

21:00 Afaria.

Gauean, kontzertuak!