Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute Irabazleak 900 euro jasoko ditu eta aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo dute. Maiatzaren 31ra arte bidal daitezke lanak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azpeitiko-42-euskal-antzerki-topaketak-iragartzeko-kartel-lehiaketa-antolatu-dute/@@download/image/ae5d03d020c45ba9659346c2828d217b_XL.jpg
2024/05/08
Irabazleak 900 euro jasoko ditu eta aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo dute. Maiatzaren 31ra arte bidal daitezke lanak.
Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Udazkenean egingo da Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 42. edizioa, eta lehiaketa antolatu du udalak, ekitaldia iragarriko duen kartela izateko. 

Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute. Kartelean agertzen diren irudien eta elementuen eskubideen jabetza kartelaren egilearenak izan beharko dute eta bestela erabilera libreko errekurtsoak izan beharko dira. Kolorea eta teknika, berriz, aukeran izango dira.

Epaimahaia hiru adituk osatuko dute, eta honako irizpideak izango dituzte kontuan kartela baloratzeko: sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarritasuna, eta erreproduzitzeko nahiz editatzeko erraztasuna. Lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin erakusketa egingo dute.

Udaleko Kultura Sailean aurkeztu beharko dira lanak, maiatzaren 31ra bitartean. Irabazleak 900 euroko saria izango du, eta ekainaren bigarren hamabostalditik aurrera jakinaraziko da zein den irabazlea, web orrian eta prentsa ohar baten bidez.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.