Azkue Fundazioaren eskutik abian da Mintzatu.com

Azkue Fundazioaren eskutik abian da Mintzatu.com https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azkue-fundazioaren-eskutik-abian-da-mintzatucom/@@download/image/20121241711mintzatucom.jpg
2012/12/13
berria
Azkue Fundazioaren eskutik abian da Mintzatu.com
Teknologia berrien bitartez euskara sustatzeko helburuarekin abian da Azkue Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean martxan duten egitasmoa. Webguneko edukia munduko euskaldunen ekarpenek elikatuko dute eta erabiltzaileen artean hainbat sari banatuko dituzte.


Pasa den astean jarri zuten martxan Mintzatu.com ataria, mundu osoko euskaldun esparruen berri emateko balioko duen ekimena, besteak beste. Erabiltzaileak webgunean izena eman eta mapan euskaraz non hitz egiten den adierazi besterik ez du egin beharko.
Egitasmoaren helburu nagusia euskara erabiltzen den leku guztien arteko bilgunea osatzea da, euskararen sustapena eta hedakuntza ahalbidetzeko.  Erabiltzaileak, hortaz, izena eman eta 'Lekua Gehitu' atalean elikatu besterik ez du egin beharko, bertan dagoen laukitxoan datuak bete eta zuzenean gehitutako informazioa gorde ondoren, mapan agertuko da.
Egitasmoaren arduradunek mundu guztiko euskal diasporaren parte diren elkarte eta egitasmoei gonbitea luzatzen diote Mintzatu.com atariaren erabiltzaile bilakatzeko. Otsailaren 15era bitarte, gainera, partaide guztien artean lehiaketa bat irekita izango da, eta 100 eta 200 euroko diru sariak izango dira FNAC dendetan erosi ahal izateko. Oinarriak eta ezaugarriak ikusgai dira webgunean bertan.

Oinarriak


  • Edonork parte hartu dezakeen lehiaketa honetan, egin behar den gauza bakarra da Mintzatu.com web gunean sartu, erabiltzaile bezala izena eman eta euskaraz hitz egiten diren lekuak mapan kokatu: dendak, jatetxeak, okindegiak, edonolako lekuak. Edota sortuta dauden lekuetan zaudenean “check-in” egitea.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeko bete beharrekoa: erabiltzaile bezala izena eman mintzatu.com web gunean eta parte hartu: bai leku berriak sortzen, daudenetan “check-in” egiten, edo ezkutatu ditugun 2 altxorrak topatzen. 
  • Parte-hartzeko epea: azaroaren 23an hasi eta otsailaren 15 arte izango da.
  • Saridunen argitalpena Azkue Fundazioak egingo du otsailaren 18an, goizeko 11etan. 
  • Sariak Azkue Fundazioaren egoitzan, Bilbon, jaso beharko dituzte irabazleek, otsailaren 18a eta gero irabazleei esaten zaien egunean.

Sariak:


  • Sariei dagokionez, hauek dira emango diren sariak:Egiazko leku gehien sartu dituenari: 200 euroko diru txeke bat Fnac-en gastatzeko
  • Check-in gehien egin dituenari: 100 euroko diru txeke bat Fnac-en gastatzeko.
  •  Altxor bat topatzen duenari (2 altxor daude): 100 euroko diru txeke bat Fnac-en gastatzeko bakoitzarentzat.
  •  Lagun gehiago duenari: 100 euroko diru txeke bat Fnac-en gastatzeko.