Azkena Rock jaialdiak doako kontzertuak eskainiko ditu arabako zenbait herritan

Azkena Rock jaialdiak doako kontzertuak eskainiko ditu arabako zenbait herritan Araba ARF Tour deitu dute eta, bigarren urtez, bost doako kontzertu eskainiko dituzte Artziniega eta Laudion ekainaren 9 eta 10ean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azkena-rock-jaialdiak-doako-kontzertuak-eskainiko-ditu-arabako-zenbait-herrietan/@@download/image/180317-moonshine-wagon-jo-and-swissknife-kafe-antzokia.jpg
2023/05/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Araba ARF Tour deitu dute eta, bigarren urtez, bost doako kontzertu eskainiko dituzte Artziniega eta Laudion ekainaren 9 eta 10ean.
Azkena Rock jaialdiak doako kontzertuak eskainiko ditu arabako zenbait herritan

Ekainaren 15etik 17ra ospatuko da Azkena Rock Festival, baina aurretik, zizka-mizka moduan zenbait doako kontzertu eskainiko dituzte Araba ARF Tour egitasmoaren barruan. 

Bigarren urtez jarraian, Arabako Aldundiarekin eta Laudio eta Artziniegako udalekin elkarlanean, doako programazio aurkeztu du Azkena Rock jaialdiak. Gasteiztik at, Arabako beste txokoetara rock and rollaren sugarra eramatea da helburua. Honela, ekainaren 9an, Artziniegan, frontoiko aparkalekuan, Moonshine Wagon arabarren kontzertuaz gozatu ahal izango da. Eurekin izango da Micky and The Buzz talde bilbotarra ere. 

Ekainaren 10ean, Laudioko, Lamuza frontoian, Los Brazos bilbotar hirukotea arituko da Xuorum punk taldearekin eta Dr. Lawson laudioarrekin batera. Ikuskizuna bermatuta dago. 

Ekainak 15, 16 eta 17an ospatuko da Azkena Rock jaialdiaren 21. edizioa Gasteizko Mendizabalan. Bertan arituko dira Iggy Pop, The Pretenders, Rancid, Lucinda Williams, Incubus, Melvins, Alter Bridge eta El Drogras bezalako izen handia, beste askorekin batera. Rock zaleentzat galdu ezinezko hitzordua da.