Azkena Rock Jaialdiak bere kartela osatu du

Azkena Rock Jaialdiak bere kartela osatu du Horrekin batera egun bakoitzeko ordutegiak ere ezagutzera eman ditu. Jaialdai ekainaren 15etik 17ra ospatuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azkena-rock-jaialdiak-bere-kartela-osatu-du/@@download/image/A3_V2-724x1024.jpeg
2023/05/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Horrekin batera egun bakoitzeko ordutegiak ere ezagutzera eman ditu. Jaialdai ekainaren 15etik 17ra ospatuko da.
Azkena Rock Jaialdiak bere kartela osatu du

Azkena Rock Jaialdiak kartel osoa osatu du. 21. edizio honetan, musikazale, eta batez ere, rock zale, ororen gustuak asetzeko aukera egongo da Gasteizeko Mendizabalan. Bertan arituko dira Iggy Pop, The Pretenders, Rancid, Lucinda Williams, Incubus, The Soundtrack Of Our Lives, Melvins, Alter Bridge, El Drogas, Ezpalak, Gwar, Os Mutantes, Monster Magnet eta beste askoz gehiago.

DJ gonbidatuak ere arituko dira edizio honetan. Turista Bang Bang, Holly Note vs Mad Cobra, Meow aka NU DJ, Belle Brown, The Legendary Shakes, Ningún DJ, Ayuken DJ's, Carmela Maracas & Lupita Mambo edota Rock&Roll Police Department.

Musika belaunaldi ezberdinetara zabaltzeko helburuz, 14 urtetik beherakoek Azkena Rock Festival-era sarrera doan izango dute eta sarrera merkeagoa izango da 15-23 urte arteko gazteentzat Bono Gaztearen bidez. Jaialdiaren jarraitzaile fideleenentzat XX. urteurreneko pack berezia egongo da. bertan jaialditik igaro diren protagonisten kronikak azaltzen dira, kamiseta berezi bat, poster bat eta luxuzko tote bag bat. 

Kartela osatzeaz gain, egun bakoitzeko ordutegien informazioa ere ezagutzera eman da. Horrekin batera, www.azkenarockfestival.com eta www.seetickets.com/es webguneetan sarrerak jada salgai daude.