Azkena Rock Festibala, BBK Live Festibala eta Kutxa Kultur Festibala, doan Kutxabankekin

Azkena Rock Festibala, BBK Live Festibala eta Kutxa Kultur Festibala, doan Kutxabankekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azkena-rock-festibala-bbk-live-festibala-eta-kutxa-kultur-festibala-doan-kutxabankekin/@@download/image/20125251049kutxabank.jpg
2012/12/13
berria
Kutxabankek abian jarritako ekimenaren bidez, uda honetan Euskal Herriko hiru hiriburuetan egingo dituzten jaialdi handietara joateko sarrerak lor ditzakezu. Nola? Kutxabanken txarteletako baten titularra izan eta beren webguneko izen-emate orria bete besterik ez duzu zozketan sartzeko. Ekainaren 7ra bitarten duzu zabalik izena emateko epea.

Kutxabanken kanpaina berriak gazteen udako asteburuak girotzea eta musikarekiko duten zaletasunarekin bat egitea da. Horretarako, BBK, Kutxa edota Cajavital entitateetako txartelen bat duten gazteei zuzendurik antolatu du ekimena. Hemezortzi urtez azpikoa bazara, eta txartel horietakoren bat baduzu, hemen sartu eta datuak emanda, zozketan sartuko zara zuzenean.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta ekainaren 7ra bitarte egin ahal izango duzu. 8an bertan egingo dute zozketa, izan ere, Azken Rock Festibala ekainaren 14tik 16ra egingo dute Gasteizen.

Parte hartzea inoiz baino errazagoa da, eta saria, zoragarria! Orotara lau pertsonentzako sarrerako hamar bono zozkatuko dira; alegia, irabazle bakoitzak beste hiru lagun ere gonbidatu ahal izango ditu berarekin batera hiru jaialdietara. Ekainean, uztailean eta irailean izango dira zita handiak, Gasteiz, Bilbo eta Donostian, eta euskal hiriburuak bisitatzeko aitzakia perfektua da.

Jaialdiak


Azkena Rock Festibala
Gasteizko musika jaialdi esanguratsuenetako bilakatu da, eta aurtengoan, urtero legez, ekainaren 14an, 15ean eta 16an egingo izango da. Twisted Sister, Ozzy Osbourne and Friends, Lynyrd Skynyrd, The Mars Volta, Satatus Quo… hiru eguneko kartela amaigabea da. Nazioarteko rockaz gozatzeko aukera paregabea.

Bilbao BBK Live Festibala
Hilabete beranduago, uztailaren 12an, 13an eta 14an Kobetamendin egingo da Bilbao BBK Live. The Cure, Snow Patrol, Ben Howard, The Gift, Lori Meyers… izango dira ostiralean; egun bakarreko izen zerrenda ikusita, beste bietako artisten maila nolakoa izango den asmatzea ez da zaila izango! Urtez urte munduko talderik arrakastatsuenak hurbiltzen dira Bizkaiko hiriburura.

Kutxa Kultur Festibala
Jaialdi gaztea da, aurtengoa hirugarren edizioa izango baita, baina indartsu dator. Irailaren 7an, 8an eta 9an nazioarteko zein bertako talde ezagunak igoko dira Igeldoko oholtza gainera: Russian Red, The Whip, Maximo Park, Love of Lesbian… Mutürbeltz, Patta eta Sendaezinak, Gora Gora Kids, Anai Arrebak… taldeekin batera entzungai izango dira; udari amaiera emateko modu ezin hobea!