Azken urteko hilabete bakoitza historiako beroena izan dela erregistratu da
NASAk informatu duenez, aurreko urteko 12 hilabeteetan errekorrak hautsi dira, hilabete guztiak historiako beroenak izan dira.
Gainera, NASAk gehitu duenez, 2024 honetan ere errekorrak hausten jarraitzen dugu. Pasa diren urtarrila, otsaila, martxoa eta apirila, mundu mailan, erregistratu diren beroenak izan dira. Ez da sekula horrelakorik ikusi erregistratzen hasi zirenetik.
“Argi dago krisi klimatikoaren aurrean gaudela” esan du Bill Nelsonek, NASAko zuzendariak, komunikatu batean.
“Munduko komunitate guztiak, lehen pertsonan, sekula pairatu gabeko muturreko beroak sentitzen ari dira. NASA eta Biden-Harris administraritzak gure jatorrizko planeta babesteko urgentzia onartzen dute. Datu klimatiko kritikoak eskaintzen ari gara gure bizitzak hobetzeko eta gizateria guztiari onurak ekartzeko”.
Krisi klimatikoa egunetik egunera agerikoagoa bada ere, gizateria sekula baino berotegi efektuko gas gehiago igortzen ari da.
