Azken taupada

Idi Bihotz taldeak azken kontzertua emango du ostiralean. Zaleei agur esango die ostiralean Bizkaiko taldeak, hilak 29, Bilboko Kafe Antzokian.
Basurto inguruko metal taldeak 1996an egin zituen lehen urratsak eta ordutik hona Herriaren taupada, Arimaerratu, Negarraren amorrua, amaigabe berri, Odola sutan eta Idi Bihotz (zuzenekoa) diskoak atera ditu plazara.
Albaro, Pekkory, Iban, Gorka eta Mikelen azken emanaldirako sarrerak 12 eurotan daude salgai, Kafe Antzokian bertan eta Arise dendan.
"Eskerrik askorik beroenak, guri gehien gustatzen zaigunaz, musikaz, haiekin gozatzeko aukera eman diguten herri eta hiri guztiei, zuen plazetan jotzeko aukera eman diguzuelako. Eskerrik asko ere festibal ezberdinei, promotorei, gure managerrei, komunikabideei eta urte hauetan zehar ezagututako talde izugarriei, eta nola ez, zuei, jende guzti horri, zuen bihotzak ireki ta beharrezkoa den berotasuna eman diguzuelako", esan dute taldekideek agur moduan.