Azken saioa, finalaren aurretik

Azken saioa, finalaren aurretik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azken-saioa-finalaren-aurretik/@@download/image/2010343588Xabier_Legarreta.jpg
2012/12/13
berria
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa eginen dute igandean, Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian, 17:30ean hasita. Aimar Karrikak (Auritz, 1988), Oier Lakuntzak (Iruñea 1985), Arkaitz Goikoetxeak (Oiartzun 1973), Eneko Lazkozek (Etxarri Aranatz, 1983), Jon Elizetxek (Gartzain, 1984) eta Jon Barberenak (Elizondo, 1979) parte hartuko dute.

Denera, zortzi bertsolari izanen dira finalean: hiru finalaurrekoetako irabazleak eta puntu gehien bildutako beste bostak. Finalerdietako aurreko bi saioetan, Julio Sotok eta Xabier Legarretak pilatu zituzten puntu gehien, eta ondorioz, finalerako txartela badute. Hain justu ere, hilaren 20an, Lesakan, izango den finalerako sarrerak erosi ahal izango dira igandean Atarrabian.
Hona hemen sailkapena, lehenengo final atariko lehen bi saioak jokatu eta gero.

1.Julio Soto: 421 puntu (finalerako sailkatuta)
2.Xabier Legarreta: 404,5 (finalerako sailkatuta)
3.Estitxu Arozena: 397 puntu
4.Oskar Estanga: 392 puntu
5.Xabier Terreros: 390,5 puntu
6.Julen Zelaieta: 385,5 puntu
7.Iñaki Aleman: 375 puntu
8.Ander Fuentes 'Iturri': 370,5 puntu
9.Iñigo Olaetxea: 368 puntu
10.Migel Mari Elosegi: 359,5 puntu
11.Saioa Alkaiza: 336 puntu
12.Iñigo Ibarra: 331 puntu