Azken hiru erreaktoreak itzalia, Alemaniak agur esan dio energia nuklearrari

Azken hiru erreaktoreak itzalia, Alemaniak agur esan dio energia nuklearrari Alemaniak bere azken hiru erreaktoreak itzali ditu eta 60 urte baino gehiagoren ostean, agur esan dio energia nuklearrari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azken-hiru-erreaktoreak-itzalia-alemaniak-agur-esaten-dio-energia-nuklearrari/@@download/image/gran-chimenea-humo-2.jpg
2023/04/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Alemaniak bere azken hiru erreaktoreak itzali ditu eta 60 urte baino gehiagoren ostean, agur esan dio energia nuklearrari.
Azken hiru erreaktoreak itzalia, Alemaniak agur esan dio energia nuklearrari

Apirilaren hasieran Alemanian deskonektatzeko falta ziren hiru zentral nuklearrak itzali ziren Berlinen, Brandenburgo atearen aurrean burututako ekitaldi hunkigarri batean. 

Hasiera batean Alemaniako azken nuklearren deskonexioa 2022ko abenduaren 31rako zegoen iragarrita. Ukrainako gerrak sortutako energia-krisia dela eta, ordea, zentral hauen bizitza orain arte luzatzea adostu zen. 

Robert Habeck, ekonomia berdearen ministroak, uste du 2030. urterako Alemaniako elektrizitatearen %ñ0 berriztagarria izango dea eta berau gauzatzeko legeak bultzatu ditu, eguzki-parkeak eta eolikoak eraikitzea errazagoa izan dadin. 

Gainera, gobernuaren esanetan, geratzen ziren azken zentral nuklearrak mantentzeak sekulako dirutza suposatuko zuela, zaharrak baitira eta diru hori energia berriztagarrietara bideratu behar dela argudiatu. 

Bestalde, Habeck-ek adierazi du bere ustez Alemaniak ez duela energia nuklearren beharrik. Izan ere, energia berriztagarriak seguruagoak dira, jasangarriagoak, hobeak klimarentzat eta baita ekonomiarentzat ere.