Azken Garrasia: "Egoerak bultzatu gaitu kanpora"

Ez dira garai onenak musika estilo jakin batzuentzat. Ezta Euskal Herriko diskoetxeentzat ere. Hala ere, badira kinka larri horri aurre egiteko gai diren talde gazteak. Azken Garrasia Donostiako boskote metalzalea, horren adibide argia da. Errioxara jo dute "Sorgin Zorrotz" estreinako diskoa grabatzera. Imanol gitarra jotzailearekin solastu gara.
"Sorgin Zorrotz" zuen estreinako diskoak ez du oihartzun handirik izan gure artean. Zergatik?
Errioxako diskoetxe txiki batekin kaleratu dugu diskoa. Zigilu horrek kaleratutako lehen edo bigarren diskoa izan da gurea, eta gainera, udan atera zen. Ez zen garairik aproposena, zinez. Zigilukoek diskoa Euskal Herriko merkatuan ondo sartuko zela espero zuten, baina ate asko itxita aurkitu dituzte. Guztia zertxobait monopolizatuta dagoela iruditzen zaigu. Ez dut esan nahi promozio on batekin disko arrakastatsua izan zitekeenik, baina aukerarik ere ez dugu izan.
Agian, ez dira garai onak heavy metal klasikoarentzat Egun nu-metal, stoner, eta antzeko joera modernoagoak indarrean daude.
Egia da, egun, estilo horiek indar handia dutela, baina klasikoagoa gustuko duen jendea ere bada. Gertatzen dena zera da: horretarako, jendeak jakin behar duela diskoa kaleratu dugula. Taldearen berri izan gabe, nekez interesatuko dira.
Hala eta guztiz ere, zuen diskoa edonon topa daiteke, ezta? Zabaltzen enpresa arduratzen da banaketaz...
Bai, halaxe da. Dena dela, kontzertuetan jende asko etorri zaigu cd-a eskatzera, dendetan aurkitzen ez zuelako. Hortaz, banaketa gorabeheratsu samarra izan dela iruditzen zaigu. Kontu horren inguruan ziurtasun osorik ez dugu, baina. Jendeak dioenaz ari naiz.
Austriako bilduma batean ere sartu duzue kanturen bat. Nola jarri zineten harremanetan Austriako zigilu horrekin?
Austriako zigilu horretako arduradunek gure maketa entzun, eta posta elektroniko bidez jarri ziren harremanetan gurekin, bilduma batean gure kanta bat sartu nahi zutela esateko. Baiezkoa eman genien, noski. "Apokalipsia" kanta grabatu genuen Errenteriko "77" estudioan haiei bidaltzeko.
Metak diskoetxea oraintsu desagertu da arazo ekonomikoak direla medio. Nola ikusten duzue industria diskografikoa Euskal Herrian?
Kanpora jo dugu, baina ez hasieratik horrela nahi izan dugulako; egoerak bultzatuta baizik. Euskaraz kantatzen duen taldea baikara. Askotan aipatzen da euskal merkatua oso mugatua dela, eta garbi dago salmentak gutxitzen badira, guztiontzako kaltegarri dela. Diskoetxe bat ixtea zabalkunderako bidea bat ixtea da. Atzerapausoa da.
Zeintzuk dira Azken Garrasiaren jarraitzaile batek eduki behar lituzkeen hiru metal diskoak?
Zer edo zer esateagatik: Judas Priest-en "Painkiller", (disko honetako bertsio bat egin dugu), Yngwie Malmsteenek "Rising Force" eta, nola ez, gure "Sorgin Zorrotz".