Azken egunak Zinea.eus atariko V. Kritika lehiaketan parte hartzeko!

Azken egunak Zinea.eus atariko V. Kritika lehiaketan parte hartzeko! Datorren ostiralean amaituko da V. Kritika Lehiaketara lanak aurkezteko epea, eta ari dira pixkanaka zuen proposamen eta interes mezuak jasotzen. Iratxe Fresneda zinemagile eta irakasleak, Donostiako Kresala Zineklubeko lagunek eta Zineuskadiko Jara Ayucarrek osatuko dute horiek baloratzeaz arduratuko den epaimahaia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azken-egunak-zinea-eus-atariko-v-kritika-lehiaketan-parte-hartzeko/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-28 a las 09.35.17.png
2019/05/28

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Datorren ostiralean amaituko da V. Kritika Lehiaketara lanak aurkezteko epea, eta ari dira pixkanaka zuen proposamen eta interes mezuak jasotzen. Iratxe Fresneda zinemagile eta irakasleak, Donostiako Kresala Zineklubeko lagunek eta Zineuskadiko Jara Ayucarrek osatuko dute horiek baloratzeaz arduratuko den epaimahaia.
Azken egunak Zinea.eus atariko V. Kritika lehiaketan parte hartzeko!

Arkatzak zorroztu eta eman bide sormenari, bosgarren urtez jarraian, hemen baita Zinea.eus atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Azken urteetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta eta Zigor Etxebeste izan dituzte beraiekin lanean, eta orain, 2019ko ekainetik urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi dute!

Zineman jarduten baduzu, edota, besterik gabe, zinemazale bazara, hauxe da zuen aukera: aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dute… eta zu izan zaitezke lagun hori!

Bosgarren edizioa izango da aurten, eta bi urteko joerari jarraiki, kide berriak izango dituzte:

– Iratxe Fresneda Delgado(Arrigorriaga, Bizkaia, 1974) euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakaslea da. 2016an, Irrintziaren oihartzunak dokumentala aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren edizioan, Mirentxu Loyarte zinemagile iruindarraren bizipenei eta obrari buruzkoa, eta Lurralde Hotzak  dokumentala estreinatu du 2019an. Ikus-entzunezkoetan doktorea da, eta, 2004az geroztik, Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da UPV/EHU unibertsitatean.

– Kresala Zinekluba zinemazale talde aitzindaria da Gipuzkoan. 1967an sortu zuten, Kresala Elkartearen baitako ekimen gisa, klandestinitatean, eta ibilbide komertzialetik at dauden izenburuak programatzen jardun dute ordutik, filmen osteko solasaldi mamitsuak bultzatuz ere bai.

– Zineuskadi Elkartea. ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide sortzaileen artean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta IBAIAeta EPE-APV 2014 urtetik, gainera,  Euskal Irrati TelebistaDonostia Zinemaldia eta Euskal Filmategia erakundeak ditu bazkide. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza estrategikoa ematea du xede nagusi eta, ildo horretatik, enpresei eta profesionalei laguntza eskaintzen die nazio, Europa eta nazioarte mailan garatu eta zabaldu daitezen.

Jara Ayucar izango da entearen ordezkaria lehiaketan. Donostiako Zinemaldiko industria-sailean (Sales Office) hasi zuen Jarak bere ibilbidea, 2009an. Ordutik, nazioarteko ikus-entzunezko sektorearekin zerikusia duten lanekin uztartu du Donostiako Zinemaldiko Industry Club-eko lana; matchmaker aritu da nazioarteko hainbat merkatutan (MIPTV, MIPCOM, EFM de la Berlinale, Marché du Film del Festival de Cannes, FICG), zinematografia-banaketan (One Eyed Films, London) eta telebistako produkzioan (Bainet TV).