Azken aurkikuntzen arabera. oxitozina ez da maitasunaren hormona

Azken aurkikuntzen arabera. oxitozina ez da maitasunaren hormona Karraskarietan burututako ikerketa baten arabera, oxitozina ez da beharrezkoa bikotea aurkitzeko edo epe luzerako babes-sareak eraiki eta zaintzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azken-aurkikuntzen-arabera-oxitozina-ez-da-maitasunaren-hormona-eta-ez-da-beharrezkoa-lotura-sakonak-eraikitzeko/@@download/image/hormona-del-amor-770x514.jpg
2023/02/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Karraskarietan burututako ikerketa baten arabera, oxitozina ez da beharrezkoa bikotea aurkitzeko edo epe luzerako babes-sareak eraiki eta zaintzeko.
Azken aurkikuntzen arabera. oxitozina ez da maitasunaren hormona

Otsaila iritsi da eta horrekin garuna maitemintzeko kimikaren inguruko ehunaka artikulu ere bai ziurrenik. San Frantzisko Unibertsitateko ikertzaile taldeak Neuron aldizkarian berriki argitaratu duen ikerketaren arabera, oxitozina ez da "maitasunaren hormona", beraz, adi irakurri eta entzun dezakezunarekin.

Kaleko elkarrizketetan hormona honi egozten zaio konfiantza eta txeraren garapena ugaztunetan. Sineskeria hau gezurtatzeko, epe luzera, bere bikotearekiko lotura indartsuena duen espeziea ikertu da: belardiko karraskaria. 

Lur planetan existitzen diren ugaztunen artetik, belardiko karraskaria (Microtus ochrogaster) da monogamia indartsuena frogatu duena. Hau da, behin bikotea aukeratuta, berarekin geratzen dira bizitza osoan, ez dute beste inor behar. 

Devanad Manoli, Kaliforniako Unibertsitateko biologoaren arabera, jokabide hau lehenengo aldiz orain dela 40 urte behatu zen. Ordutik, espezieak sekulako interesa piztu du zientzia komunitatean.

Bizitza osorako harreman hauek sortzeko maitasunaren hormona ezinbestekoa den frogatzeko, zientzialari talde honek farmako bat eman zien karraskari hauei oxitozinaren hormonaren seinalea garunak transmititu ez zezan. Emaitzarekin harritu egin ziren.

Ikusi dutenaren arabera, belardiko karraskariaren kasuan bederen, lotura emozionalak oxitozinaren seinalerik gabe gertatu litezke. Hau da, emeek euren kumeekin lotura mantentzen jarraitu zuten eta ez zituzten euren bikotekideak abandonatu oxitozinaren seinalea sentitzeari uztean. Biologo taldearen teoriaren arabera, litekeena da maitasun loturak sortzearen arduradun bakarra oxitozina ez izatea,  baizik eta elkarrekintza kimiko konplexu baten emaitza izatea, zientziak oraindik deskodetu ez duena.