Aziza Brahim XVII. Bidasoa Folk Jaialdian

Aziza Brahim XVII. Bidasoa Folk Jaialdian Abeslari sahararra ez ezik, Carlos Nuñez eta Flavia Coelho-ren musika ere ekarriko ditu Hondarribia–Irun–Hendaia arteko festibal honek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aziza-brahim-xvii-bidasoa-folk-jaialdian/@@download/image/Aziza_Brahim_2.jpeg
2017/08/16
albiste-laburra
Abeslari sahararra ez ezik, Carlos Nuñez eta Flavia Coelho-ren musika ere ekarriko ditu Hondarribia–Irun–Hendaia arteko festibal honek

Abuztuaren 18an hasi eta hiru gauez, Bidasoa Folk Jaialdiaren 17. Ekitaldiak Afrikako, Amerikako eta Europako folk musikaz bustiko du Bidasoa–Txingudi eskualdea.

Carlos Nuñez gaita jole galizarra arduratuko da irekieraz. Hondarrabiako Itxas Etxean izango da ostiralean (hilak 18) 21:00etan. Areto estalietarako prestatutako ikuskizuna denez, salbuespena izango da, gainerako bi kontzertuak kalean emango baitituzte.

Saharatik datorren Aziza Brahim abeslari eta musikaria da aurtengo izen handia, eta larunbatean ariko da Irungo Urdanibia plazan 21:00etatik aurrera. Alde zaharreko jaiekin bat egiten du kontzertuak, eta jaietako programazioan erantsi dute.

Azkenik, jaialdia borobiltzeko, Parisen bizi den Flavia Coelho brasildarrak bere fusio-musika ekarriko du Hendaiara. Sokoburu plazan emango du kontzertua, 20:30etatik aurrera.

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez urtero antolatzen duten hitzordua da Bidasoa Folk Jaialdia.