Azaroaren azken astean izango da 34. Euskal Zine Bilera

Azaroaren azken astean izango da 34. Euskal Zine Bilera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-azken-astean-izango-da-34-euskal-zine-bilera/@@download/image/201111148243azala_34.Euskal_zine_bilera
2012/12/13
berria
Azaroaren 28tik abenduaren 3ra, Lekeitioko Udal Kultur erakundeak, Euskal Zine eta Bideo Bileraren 34. edizioa antolatu du. Lehen egunean EZBra aurkeztu ez diren lanen proiekzioa egingo dute, eta gainontzeko egunetan, berriz, parte hartu dutenenak ikusgai izango dira.



70eko hamarkadan sortu zen Euskal Zine eta Bideo Bilera, 1977an, Francoren diktadura amaitu berri zenean, euskara eta ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko helburuarekin.
Orduz geroztik, urteroko hitzordua bilakatu da eta 2008tik Lekeitioko Udal Kultur Erakundea izan da antolatzailea. Aurten, 38 filmek parte hartuko dute Euskal Zine Bileran, eta Nazioarteko Euskararen Egunean izango da amaiera eguna. Azken horretan, omenaldi bat egingo zaie herria edo aberria aspaldi utzi behar izan dutenei, jatorrizko hizkuntza mantentzeko egin duten borrokarengatik.


Sinopsiak:


EMAKUMEAK PLAZAN
Egilea: Arantxa Gurmendi Olabiaga.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 48´.
"Betidanik, herri-kiroletan, beste kirol guztietan bezala, gizonek osatu dute gehiengoa. Hala ere, aurreko garaietan ere izan ziren horretan aurreneko pausuak ematera ausartu ziren emakumeak eta gaur egun ere baditugu, taldean edo bakarka, ingudean, txingetan, aizkoran, sokatiran, harriak jasotzen, arraunean, pilotan edo idi-frogan ibiltzen diren emakumeak. Dena dela, edozein kirol dela, partaideak emakumeak direnean ez du jasotzen berdintasuna sustatzen duen edozein legeek exijitu beharko lukeen parekotasuna. Ez instituzioen laguntzen bidetik ez eta ere komunikabideen laguntza eta zabalkuntzarenetik. Egiten ari direna eta hain gutxi ezagutzen den hori ezagutarazi nahi izan dugu, emakumeak eta neska gaztetxoak kirola egitera animatuko ditugulakoan."

TTAUP, TTAUP! ARRAUN KOLPEKA
Egilea: Eneko Dorronsoro.
Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 67´.
"Zumaiako Aita Mari arraun taldeari buruzko dokumentala."

ZAURIAK
Egilea: Mirari Martiarena Iraola.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 5".
"Zauririk latzenak iraganak markatzen ditu. Betirako?"

ODOLA
Egilea: Mikel Zaratain Berasarte.
Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 28´ 48"".
"Musergo, saguzarraren kobazuloan barne. Banpiroa bere bakardadeari kantari dirau. Berak bakarrik milaka instrumentu jotzen."
 
JOHNNY KURUTXET. SUSTRAIAK HAN DITUENA
Egilea: Eneko Dorronsoro Senosiain.
Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 15" 20"".
"Ezterenzubiarra da Johnny Kurutxet, bertsolaria, baxenafarra. Gaztetan Estatu Batuetara jo zuen etorkizun bila. San Franciscon bizi da egun, Euskal Herriari begira. Baina jada ez da itzuliko."

TXIRI-TXIRI PITXIN, EDO...
Egilea: Iker Ugalde Alberdi.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 6´ 04"".
"Euskal Herrian aldaketa sozial bat gertatzen ari da … fenomeno berri hori, antropologo batek aurkitu du."

ZAURIAK
Egilea: Mikel Zaratain Berasarte.
Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 25´ 26"".
"Anari zuzenean. Denborak norbera aldatu arren, zauriek utzi."

ERALDAKETA
Egilea: Leire Elizondo Apoita.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 1´ 25´´.
"Txerriaren barruan,txorizoaren transformazioa."

STOP&GO
Egilea: Iosu Azkue Odriozola.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 4´ 30"".
"Semaforo baten barruan gertatzen diren istorioak."

ARTOAREN OHARTZUNA
Egilea: Medicus Mundi Bizkaia (Batirtze Diez).
Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 18´.
"Sexu nahiz ugalketa osasuna Guatemalako gazteen artean."

GARAIPENA
Egilea: Esteban Ramos Erdocia.
Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 6" 10"".
2011ko apirilaren 11tik 15era, Bilboko “La Casilla” polikiroldegian, espaniako boxeo txapelketak ospatu ziren. Hirurogeitalau boxeolarik borrokatu zuten, horietatik hamabik lortu zuten garaipena.

PAGO ARTE 9707
Egilea: Mikel Mendizabal Cristobal.
Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 26´.
"Oiartzungo "Pagoarte" arte eta kultura elkarteak 10 urteren buruan antolatu zituen ekintza esperimentalen berri ematen du. Kultur emanaldien lapurpena da. Ekintzetan parte hartu zuten artista ezagunen ( Lete, Egaña, Zumeta, Lekuonatarrak, Irigoien, Zabala, …) esperientziak, nahas-mahas batean aurkezten dira."

AITA ANTZA!!!
Egilea: Idoia Etxeberria Elorza.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 5".
"Seme- alabek beti gurasoen antza al dute?. Pentsatzen jarriz gero, buruhauste handiak sor litezke."

OTSOAREN HASTA
Egilea: Juan Angel Lekanda Illarramendi.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 24´.
"1937ko udaberrirako, honez gero Gerra Zibilak bere aztarna odoltsua utzia zuen Euskal Herrian. Euskal defentsarako eraikitako lubakietariko batean gudari talde bat faxisten sarrera oztopatzen saiatzen ari zen."

ARTALDE
Egilea: Asier Altuna.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 8".
"Hirian galduta dabil artzain bat, bere artaldearen bila."

ONDAR AHOAK
Egilea: Angel Aldarondo.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 4".
"Atunak hilabeteak ematen ditu hibernatzen, Kantauri itsasoan."

ARDITAN
Egilea: Egoi Markaida.
Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 30".
"Pelikula honek, artzain familiaren baten eguneroko bizitzaren erretratu bat da. Enrike, familia burua, orain dela gutxi jubilatu egin da eta bere animaliak zaintzen jarraitzen du bere bizitza osoan zehar egin duen bezala. Hamahiru urteekin hasi zen beharrean artzain moduan. Enrike, bere arbasoen antzera bizi da eta lan egiteko teknika berdintsuak erabiltzen ditu. Oso tradizionala da. Bere aita eta bere aititea artzainak ziren, eta denak baserri berean bizi izan ziren. Elezartxa baserrian hain zuzen. Hirurehun urte baino gehiago dituen baserria. Aurten, familia osoa aldaketa sakon baten aurrean aurkitu da. Enrike jubilatu egin da eta urte berean Elexartza baserria erremodelatu egin dute. Hau gutxi balitz, bere seme-alabak ez dute bere bidea jarraitu..."

CARPE DIEM?
Egilea: Iñaki Beraetxe Illarreta.
Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 1" 40"".
"Carpe Diem esaerari buruzko gogoeta."

OAB-BB, ELKARTASUN KATEA
Egilea: Gizakien Lurra fundazioa.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 24´.
"Bideo erreportaje honek erakusten digu TDH-Gizakien Lurra gobernuz kanpoko elkarteak gaixotasun larriak pairatzen dituzten umeak Afrikatik Euskadira ekartzeko egiten duten bidaia, euren gaixotasuna gure ospitaleetan zaindu ahal izateko. Dokumental honek umeak zaintzen dituzten boluntarioen lana azpimarratzen du, eta umeen senideek Afrikako ospitaleetan zehar egin behar izaten duten ibilbidea,umeak Europara ekarri ahal izan baino lehen. Honekin guztiarekin lortu nahi dena da osasun proiektu hau ezagutzera ematea eta ume afrikar hauek Euskadin dauden bitartean egonaldi ona izan dezaten laguntzea. Guztiz osatu ondoren bere sorterrira itzultzen denean, umeak bere garapen kognitiboa garatzeko lagungarri izango diren zenbait hezkuntza-ereduak."

BERANDU
Egilea: Andres Elizondo Tejera.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 1´ 20´´.
"Zenbaki erromatarrak eta zenbaki latindarrak, erloju batean jartzeko borrokatzen dute."

ETA AMAMA?
Egilea: Itziar Irizar.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 14".
"Kontxiren heriotzak bazterrak nahasten ditu San Martin zahar egoitzan. Urte askoan zehar etxe horretan egon ondoren, Asun-amamak-bere herrira itzultzea erabakiko du bizitzako azkenak bertan egiteko. Nahiz eta hasieran adoz ez egon, azkenean alaba,suhia eta bere bi ilobak izango ditu lagun bidai horretan. Baina autoan espero ez dituzten gorabeherak biziko dituzte. Ezusteko pertsonekin egingo dute topo. Nork daki okerreko lekuan amituko ote duten."

O,39
Egilea: Juan Bidegain Urruzuno.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 6´10´´.
"0,39 gauza asko izan daitezke. Gehienentzat zenbaki bat, besterik ez. Arrantzaleentzat esan nahi berezia du."

URREZKO ERAZTUNA
Egilea: Jon Garaño.
Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 7´.
"Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Kirmen Uribek  "Urrezko eraztuna" poeman oinarritua."

ENE BAITAN
Egilea: Jokin Leniz eta Aitor Zugadi.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 7´.
"Elbarri geratzen den mutil baten pentsamenduak. Bere egoera moldatzen ari denean, ez ditu gauzak argi ikusten."

BARKATU
Egilea: Nikolas Ocio.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 9".
"Batzuetan detaile bat baino ez da."

KOLOREAK
Egilea: Ibon Iza, Joseba Rodriguez eta Jon Mikel Goienetxea.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 11´30´´.
"Hamaika lagunen iritzia gaur egun bizi dugun egoerari buruz eta gure etorkizunari buruz."

GENARO, GIZON ARRUNTA
Egilea: Pedro Durana Uncilla.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 22´.
"Genaro, gozogile berrogei urtetik gorakoa da eta ilusio eta motibazio barik bizi da. Egun baten, telebistako aurkezle batez maitemintzen da eta hortik aurrera bere bizitza guztiz aldatzen da..."

MALKOA
Egilea: Jorge Gil Munarriz.
Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 4´ 30"".
"Maitasunak utzitako markak ezabatzea esperientzia gogorra da."

KRESALEZKO SENTIMENTUAK
Egilea: Jokin Leniz eta Aitor Zugadi.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 30´.
"Lekittoko aitona-amonen kontakizunak itsaso eta gerrari buruz."

MOLDATU
Egilea: Asier Urbieta San Martin.
Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 3´ 30´´.
Aldaketa baten aurrean hiru aukera daude: hil, ihes egin edo moldatu.

LEON APAIZAREN ESKARMENTUA
Egilea: Pello Varela Febrero, Bitart New.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 10´.
"Leon apaizak, Lapurdiko herri bateko parrokoak, ez ditu igandeetako mezetan hutsegiteak onartzen. Gogor egingo duten bakarrak Kukuma baserriko Peru eta Casilda senar-emazteak dira.Leon apaizak behin eta berriz mehatxatu eta larderiatzen ditu, egun batez Peruk mendeku hartzea erabakitzen duen arte: Leon apaizari txirula magiko bat oparituko dio eta horrek apaiza zentzugabekeriara eramango du. XVIII mendeko Euskal Herrian, nekazal testuinguruan oinarritutako kondaira baten istorioa da."

ARTISTA
Egilea: Iñigo Kintana Mendoza.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 3" 30"".
"Artista baten arrakasta."

BIAK BAT
Egilea: Ioritz Apaolaza Amenabar.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 7´.
"Menpekotasunetik erabaki latza eta bueltarik gabekoak hartzeko garaian bakardadea nagusitzen da bikote honen istorioan."
 
I. BENITO ANSOLA BEKAK
Lan bi hauek Benito Ansola beken irabazleenak dira, estrenaldiak beraz.

IZENA DUENAI
Egilea: Joseba Uberuaga Natxiondo.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 9".
"Basajaunek gau osoa eman du ardiak zaintzen. Goizaldean, abiatzeko orduan, otsoak agertu dira!. Txistua jo du bordako artzaiak ohartarazteko, baina ez dirudi konturatu direnik."

OHE AZPIKO ZERA
Egileak: David Zabala eta Paul Urkijo.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 13".
"Mattini galtzerdiak desagertu egiten zaizkio egun batetik bestera. Bere klasekideak barre egiten diote galtzerdirik ez duelako eta etxean errieta egiten diote galtzerdiak galtzeagatik. Egoera hau nork edo zer eragiten duen argitu nahian Mattin bere beldurren aurka arituko da."

THE AMERICAN IMMIGRATION OF LUCY GARATEA.
Egilea: Alberto Santana.
Ezaugarriak: Dokumentala, 6"50""
"Luciana Aboitiz (Ameriketan Lucy Garatea legez ezagutua, Nabarnizeko artzain batekin ezkondu ondoren), Arranegian jaiotako 105 urteko lekeitiarra dugu, Ameriketara abiatu zen euskal emigrazioaren amuma. Boiseko etxean elkarrizketatuta gogoratzen du txikitan bapore batean zeharkatu zuela Atlantikoa, euskara zuela hizkuntz bakarra. Gogoratzen du, halaber, Ellis irlako immigrazio zentroan egon zela erretenituta aste eta erdi eta, ondoren, estatua trenez zeharkatu zuela Idahora iritsi arte. Gogoratzen du familiartekoek zeukaten euskal artzainentzako hotel batean amaitu zuela lanean.
Lucy Boisen hil zen 2010eko azaroaren 15ean, elkarrizketa hau grabatu eta urte betera."

AITZOL ARAMAIOREN OMENEZ
Lekeitioko zinemaldiarekin lotura estua izandakoaren omenez, hainbat lan aurkeztu zituenaren omenez, TERMINAL film laburra emango da berriro ere. 2004an Euskal Zine eta Bideo Bileraren sari nagusia irabazi zuen.
TERMINAL.
Egilea: Aitzol Aramaio.