Azaroaren 5ean Ttanttakun Irratiak festa antolatu du Mogambon

Azaroaren 5ean Ttanttakun Irratiak festa antolatu du Mogambon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-5ean-ttanttakun-irratiak-festa-antolatu-du-mogambon/@@download/image/20111123100Ttanttakattunbesta.jpg
2012/12/13
berria
Datorren larunbatean, azaroak 5ean, Ttanttakun irratiak festa antolatu du Trintxerpeko Mogambo aretoan. Festa gaueko 22:00etan hasiko da eta kontzertuetaz aparte bideo proiekzioak ere egongo dira.

 

Gaueko 22:00etan The Clash eta Speed taldeen bideo proiekzioak egingo dituzte datorren larunbatean, Ttanttakun irratiak antolatu duen festari hasiera emateko eta ondoren, kontzertuak hasiko dira.
Lehendabizi, Transistores 50 taldearen txanda izango da, rockabillya edan dutenak dira hauek, ondoren Bloodseekersek, hondarribitarrek disko aurkezpena egingo dute,  eta azkenik, Speed taldearen txanda izango da, azken honek, Donostiako 80. hamarkako punk taldearen buelta gisa parte hartuko dute.
Kontzertuak amaituta, festak jarraitiuko du, izan ere, DJ Nokono eta DJ Naturistaren txanda izango da.