Azaroaren 30ean izango da Nokodek bideo eta musika jaialdia Donostiako Guardetxean

Azaroaren 30ean izango da Nokodek bideo eta musika jaialdia Donostiako Guardetxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-30ean-izango-da-nokodek-bideo-eta-musika-jaialdia-donostiako-guardetxean/@@download/image/201211289165nokodek_azala.jpg
2012/12/13
berria
Azaroaren 30ean izango da Nokodek bideo eta musika jaialdia Donostiako Guardetxean
Datorren ostiralean, azaroaren 30ean, Nokodek bideo eta musika jaialdia izango da Donostiako Guardetxean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bideoa, arte eszenikoak, musika eta performancea biltzen dituen topaleku esperimentalak hamaika ekitaldi antolatu ditu ostiralerako.


2010ean antolatu zuten lehendabizikoz Nokodek bideo sormen erakusketa, Donostiako Guardetxean eta datorren ostiralean, azaroaren 30ean, izango da jaialdiaren hirugarren edizioa.
Bideoaren bidezko espersio modu aniztasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du Nokodek jaialdiak, bideoa, arte eszenikoak, muska eta permormancearen arteko topalekua den heinean.
Artista ugari bilduko dira hortaz, datorren ostiralean Urgull mendiko Guardetxean. Bertzeen artean azpimarratu daitezke Xabier Erkizia eta Jaime de los Rios, Oier Villar, Platiblond extreme eta Visual Assault kabaret elektronikoa, Iñigo Igarteburu musikaria, Ibon RG eta Guardetxeko bideo taldea bideo lan baten proiekzioan, Garrots.lo, Anamorphose FIlmotive eta Ziomara Hormaetxe, dantza eta bideoaren uztartzen dituen artista.
Artista horiek eta bertze anitz zuzenean gozatu nahi badituzu, badakizu, gerturatu zaitez ostiral honetan, azaroaren 30ean, Donostiako Guardetxeara.