Azaroaren 30ean, genero indarkeriaren kontrako kontzertua Durangon

Azaroaren 30ean, genero indarkeriaren kontrako kontzertua Durangon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-30ean-genero-indarkeriaren-kontrako-kontzertua-durangon/@@download/image/etentratutxarra_1383211726.jpg
2013/10/31
berria
Azken datuek iragarri dutenaren arabera geroz eta emakume gutxiagok salatzen dituzte tratu txarrak. Genero indarkeriaren kontra lan egiten duten elkarteen lanari orain, proiektu berriak eskua luzatzen die On taldeko Itsaso Gutierrez abeslariak. Musikaren bitartez, tratu txarren aurka borrokatzeko bilduma eta kontzertua abian du.


Krisiak gogor zigortu ditu azken urteetan, batez ere, genero indarkeriaren kontra lan egiten duten elkarteak. Egoera honen aurrean, eta genero indarkeriaren aurkako bestelako proiektuak eraikitzeko asmoz, On taldeko Itsaso Gutierrezek Eten proiektua sortu du.

Musikaren bidezko urratsak zutabe bikoitza du, kasu honetan. Batetik, euskarazko tratu txarren inguruko kantekin bilduma bat osatuko dute Itxaro Borda eta Ekhi Vegas, Iheskide, Humus, Izate, Herri Oihua, 2zio, Sohano, Lukas Prest, Nx, Ero, Niketz, Napoka Iria, Skakeitan, Bostenbor, On, Hil aiari, Guar Ez, Sexplotion, Metralleta, Kokein, Nekez eta Humilitate taldeek. Diskoa 6 eurotan salduko dute eta etekin guztiak ekoizpen gastuak ordaintzeko erabiliko ditu Eten egitasmoak. Ustezko etekinak handiagoak izango balira, kausa beraren alde lanean dauden elkarteeei emango zaie dirua.

Bestetik, Eten proiektuaren bigarren zutabea, aldarria helburu nagusia izango duen kontzertua da. Azaroaren 30ean egingo dute Durangoko Plteruena Kafe Antzokian eta hitzordu honetan diskoan parte hartu duten zenbait kanta entzungai izango dira eta baita, egitasmoaren alde dauden eta bilduman parte hartu ez duten taldeena ere. Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Xabi Solano, Rafa Rueda, Soka!, Petti,  Mursego eta Ain1, betseen artean.