Azaroaren 26tik 30era, Cortada Film Laburren Jaialdia Gasteizen

Azaroaren 26tik 30era, Cortada Film Laburren Jaialdia Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-26tik-30era-cortada-film-laburren-jaialdia-gasteizen/@@download/image/201211238443cortada_cartel_azala.jpg
2012/12/13
berria
Datorren astelehenean, azaroaren 26an, abiatuko da Gasteizen hamaseigarren aldiz, urteko sasoi honetan ezinbertzeko hitzordu bilakatu den Cortada film laburren jaialdia. Orain arteko errekorra gaindituta, guztira, 587 film labur aurkeztu dira jaialdira.


Filmak ekoizteko aurten dauden zailtasun ekonomikoak gaindituta, inoiz baino partaidetza handiagoa izan du Cortada film laburren hamaseigarren edizioak. Lehiaketaren atalean, gainera, antolatzailek pasa en urtean baino 11 film gehiago aukeratu dituzte, eta guztira, 67 lanek lehiatuko dute.
Datorren astean izango den jaialdiaren edizio honek gainera, bi berrikuntza azpimarragarri ere ere ekarriko ditu. Batetik, ikusi ahal izango diren obra guztiak doakoak izango dira, eta bertzetik, sail berri baten inaugurazioa izango da, euskal film laburrik hobereena sarituko duen 'Gureak' sailarena, hain zuzen ere.
Cortada XVI. Jaialdia azaroaren 30ean amaituko da, eta urtero bezala, sari banaketak itxiko du egitaraua. Jimmy Jazz aretoan egingo dute, bertze behin, eta Killer Barbies taldekide oihak, Silvia Superstarrek kontzertua eskainiko du. Guztira 10 sari banatuko dituzte eta Borja cresmo, Iratxe Fresneda, Iñigo Salinero, Txaflas, Aitor Arregi, Lander Camaero eta Txaaro Landa izango dira epaimahaia osatuko duten profesionalak.

Cortada Sariak:


Lehen saria 2.000 euro

Bigarren saria 1.200 euro

Animazio onena 500 euro

Dokumental onenea 500 euro

Ikusleen saria 500 euro

Hemengoak saria 500 euro

Gureak saria 300 euro

Gizonezko aktore onena 300 euro

Emakumezko aktore onena 300 euro

Argazki onena 300 euro

Epaimahaia:


Fikzioa: 

Borja Crespo –zinemagilea eta komikigilea–, 
Iratxe Fresneda –UPV/EHUko irakaslea eta kazetaria– 
Iñigo Salinero, Txaflas –aktorea–.
Animazioa, Dokumentalak eta Gureak
:
Aitor Arregi –gidoigilea eta ekoizlea
–, Lander Camarero –zinemagilea
–, Txaro Landa –FAS Zinekluba, Bilbo–.