Azaroaren 25era bitarte, eman izen Gazte Music Show-n

Azaroaren 25era bitarte, eman izen Gazte Music Show-n https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-25era-bitarte-eman-izen-gazte-music-shown/@@download/image/gaztemusicshow__1384778466.jpg
2013/11/18
berria
Azaroaren 25era bitarte, eman izen Gazte Music Show-n
Urriaren 24ean zabaldu zuten eta hilaren 25era bitarte zabalik da Gazte Music Show lehiaketan izena emateko epea. 14 eta 35 urte bitarte dituzu eta abenduaren 6 eta 7an Gasteizko One aretoan jo nahi baduzu, ibili bizkor eta bidali zure lana!


Azaroaren 25era bitarte du Gazte Music Show lehiaketan parte hartzeko interesa duen talde orok, Gasteizko Gauekoak elkartean izena emateko epea. 14 urtetik 35 urtera bitarteko kideek eman dezakete izena, baina taldearen bataz besteko adinak 30 urtetik beherakoa izan beharko du.

Guztira, partaide guztien artean 8 talde aukeratuko ditu epaimahaiak. Abenduaren 6an eta 7an Gasteizko One aretoan zuzenean ariko dira irabazleak eta taldeko kide bakoitzak 50 euroko ordainsaria izango du eta, gehienez ere talde bakoitzak 250 euro jasoko ditu.

Lan guztiak Gasteizko San Prudentzio kaleko Gauekoak elkartean aurkeztu beharko dira hilaren 25a baino lehen antolatzaileek zehaztutako dokumentazioarekin batera.