Azaroaren 24tik abenduaren 2a bitarte, XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Sestaon

Azaroaren 24tik abenduaren 2a bitarte, XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Sestaon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-24tik-abenduaren-2a-bitarte-xxvi-nazioarteko-txotxongilo-jaialdia-sestaon/@@download/image/20121122998titiritero_bsas,jpg.jpg
2012/12/13
berria
Asteburu honetan abiatuko da hogeitaseigarrenez Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Guztira, jaialdiak iraungo duen zortzi egunetan eguneko ekitaldi bana izango da ikusgai Sestaoko Musika Eskola Publikoan.


Bartzelona, Iruñea, Madril, Sevilla, Durango eta Sestaoko txotxongiloak ariko diren arren nazioartekoak ere nagusituko dira, Kolonbiatik, Kubatik eta Brasildik etorriko diren emanaldietan, besteak beste.
Ekitaldi guztien artean, Sestaoko Bihar taldeak azaroaren 26an egingo duen 'La Odisea emanaldia eta, azaroaren 28an, Durangoko Gorakada taldearen 'Printzea eta ahatea' emanaldiak euskaraz ikusi ahal izango dira.
Azaroaren 24ean Bartzelonako La Tartana Teatroren eskutik Sestaora iritsiko den 'Hansel y Gretel' emanaldiak estreinatuko du hortaz XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Sestaon, eta zortzi egunetako egitarau interesgarriaren ondotik, abenduaren 2an, ozeanoa zeharkatuta Kolonbiako Macomio de muñecos artistek 'Chodudú' obrarekin itxiko dute 2012ko edizioa. 

Egitaraua:


Azaroak 24, larunbata: 17:00-19:30
La Tartana Teatro (Bartzelona): 'Hansel y Gretel'
Gazteleraz
Azaroak 25, igandea: 17:30-19:30
Gus Marionetas (Iruñea): 'La inauguración'
Gazteleraz
Azaroak 26, astelehena: 17:30-19:00
Bihar (Sestao): 'La Odisea'
Euskaraz
Azaroak 27, asteartea: 19:00
aSOMBRAS (Madril): 'Sombras del mundo'
Gazteleraz
Azaroak 28, asteazkena: 19:00
Gorakada (Durango): 'Printzea eta ahatea'
Euskaraz
Azaroak 29, osteguna: 17:30-19:00
Retablos (Kuba): 'El ruiseñor del emperador"
Gazteleraz
Azaroak 30, ostirala: 17:30-19:30
Teatro de la Plaza (Brasil): 'Mago por casualidad'
Gazteleraz
Abenduak 1, larunbata: 17:30-19:30
Caracartón (Sevilla): 'Chodudú'
Gazteleraz
Abenduak 2, igandea: 17:30-19:30
Macomio de muñecos (Kolonbia): 'Cuidado con la Marlmonda'
Gazteleraz