Azaroaren 24ean, elkartasun doinuak Londresen

Euskal Herriaren Lagunak elkartearen eskutik hamaika talde euskaldun bilduko dira elkartasunaren alde, azaroaren 24ean, Ingalaterrako hiriburuan. Su Ta Gar, Governors, Zea Mays, Siroka, Kop, Vendetta, Hesian, Ze Esatek!, Lain eta Itziarren Semeak Londresen ikusi nahi badituzu aprobetxatu aukera eta parte hartu GAZTEZULOk martxan duen zozketan!
London Basque Solidarity Sound System jaialdiaren egitaraua oraindik zehazteke badago ere, parte hartuko duten talde gehienen izenak ezagutzera eman dituzte dagoeneko antolatzaileek.
Besteen artean, Su Ta Gar, Governors, Zea Mays, Siroka, Kop, Vendetta, Hesian, Ze Esatek!, Lain eta Itziarren Semeak taldeak ariko dira azaroaren 24ean Londreseko Brixton Jamm aretoan, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Egitarau osoa itxi dute dagoeneko eta sarrerak eskuragarri daude jaialdiaren webgunean. Aitzaki bikaina duzu Londresera bidaiatzeko, aukera galdu nahi ez baduzu joan hegaldiak begiratzen!