Azaroaren 18tik 27ra izango da Bilbon XXX. Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia

Azaroaren 18tik 27ra izango da Bilbon XXX. Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-18tik-27ra-izango-da-bilbon-xxx-nazioarteko-txotxongiloen-jaialdia/@@download/image/201110132274Marian_Charalampidou__-_Fidel__Lucy1.jpg
2012/12/13
berria
Mariam Charalampidou izango da aurten, Bilbon, XXX. Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdiak izango duen gonbidatu berezia, Greziako Kilkis Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren 'Txotxongilolari Berriak' bilkuran, lehen klasifikatua izanagatik.



XXX. Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia, Bilbon izango da, Azaroaren 18tik 27ra bitarte eta Europako, Asiako eta Ameriketako 16 konpainien emanaldiek osatuko dute egitaraua.
Campos Elíseos Antzokian eta Barrainkuako Kultur Etxean izango dira jaialdiaren ekitaldi guztiak.  Marian Charalampidouren 'Fidel y Lucy' emanaldia, azaroaren 25ean izango da, Nevma Theater konpainiak eskainiko duen 'Lemonia' emanaldiarekin batera.