Azaroaren 16an eta 17an izango da BIlboloop 2012

2001ean antolatu zuten lehen aldiz Bilboko Kafe Antzokian Bilboloop, rock eta elektronika jaialdia. Aurten, berriz, iristear da hamaikagarren edizioa.
Azaroaren 16an eta 17an izango da aurten, Kafe Antzokiko ezinbesteko hitzordua bilakatu den Bilboloop musika jaialdia. Dagoeneko hamaikagarren edizioa martxan da, eta urtero bezala, elektronika eta rock talde interesgarriek osatzen dute kartela.
Ostiralean, azaroaren 16an, gaueko 22:00etan estreinatuko dute jaialdia eta Ainara Legardon, Elephant eta Maika Makovski izango dira protagonistak. Azaroaren 17an, berriz, ordu berean, The Cast f Cheers, La Femme eta On D'Rocks taldeen txanda izango da.
Hitzordu aipagarriek osatzen dute kartela eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Aurretik 10 eurotan eta lehiatilan erosita berriz 12 euro ordaindu beharko dira eguneko. Rock eta elektronikaren ordezkari nagusiak galdu nahi ez badituzu, azaroak 16an eta 17an gerturatu zaitez Bilboko Kafe Antzokira!