Azaroaren 15ean abiatuko da Zinebi jaialdia

Azaroaren 15ean abiatuko da Zinebi jaialdia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/10/24
berria
Azaroaren 15ean abiatuko da Zinebi jaialdia
Urriaren 22an aurkeztu zuten Ernesto del Rio Zinebiko zuzendariak eta Luis Eguiraun programatzaileak Bilboko Udaletxeko prentsaurrekoan Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren edizio berria.


Aurtengoa 55. edizioa antolatu du Bilboko Zinebi jaialdiak eta, guztira, munduko bazter guztietako 3.000 lan baino gehiago jaso ondoren, 67 film aukeratu dituzte antolatzaileek, Sekzio Ofizialaren baitan, jaialdiak iraungo dituen 8 egunetan proiektatzeko.

Azaroaren 15etik 22ra, hortaz, zinemak hartuko du Bilbo. Agustín Díaz Yanes zinegile madrildarraren omenaldiak irekiko du aurtengo edizioa Bilboko Arriaga Antzokian, Sekzio Ofizialera aurkeztu diren euskal film laburren proiekzioarekin batera.

Zinebiren 55. edizio honetan azpimarratu daitezke, gainera, 'Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi' atala, 'Beatuitufl Docs. Munduko dokumental luzeen panorama' zikloa eta 'Zinebilab 2013' sekzioa, Euskal Herriko ikus-entzunezko produkzio alorreko ikasleei, zinegile gazteei, enpresei eta adituei zuzendua.

Sariak, ohi bezala, Nazioarteko Epaimahaiak erabakiko ditu eta aurten, zehazki, Pernille Rose Grankjer dokumental zuzendari daniarra, Salomé Lamas zinegile portugaldarra, Oliver Laxe ziuzendari espainiarra, Itziar Okariz diziplina anitzeko sortzailea eta Marcela Zamora Nikaraugako kazetari eta zinegileak osatuko dute epaimahaia.