Azaroak 25, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroak-25-indarkeria-sexistaren-aurkako-nazioarteko-eguna/@@download/image/bilgune_f_af_13_1385377641.jpg
2013/11/25
berria
Azaroak 25, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Azaroaren 20an aurkeztu zuen Euskal Herriko Bilgune Feministak Emaginekin elkarlanean argitaratu duen Beldurrak gurekin jai! Ekin Autodefentsa Feministari liburua eta gaur, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Egunean hainbat mobilizazio izango dira Euskal Herrian.


Pasa den asteazkenean aurkeztu zuen Euskal Herriko Bilgune Feministak Emagin elkartearekin elkarlanean argitaratu duen Beldurrak gurekin jai! Ekin Autodefentsa Feministari liburua, Donostiako Emakumeen Etxean.

Autodefentsa feministaren inguruan, euskarazko materialean dagoen hutsunea betetzeko helburuarekin ekin zioten duela hiru urte, besteak beste, liburua idazteari. Euskarri bakarrean, modu ordenatuan, autodefentsa feminista ulertu eta garatzeko euskarazko tresna bat edukitzeko erronka asetzeko.

Urtero bezala, gaur indarkeria sexistaren kontrako mobilizazioak nagusituko dira Euskal Herrian. Atzo –azaroak 24– hasi zituzten Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan eta gaur ere, 13:00etatik aurrera manifestaldiak izango dira nonahi.

Mobilizazioak:


Azaroak 24, igandea:
    •    Bera: 13:00etan elkarretaratzea.
    •    Etxalar: 13:00etan elkarretaratzea.
    •    Igantzi: 12:00etan elkarretaratzea.
    •    Lesaka: 13:00etan elkarretaratzea.
Azaroak 25, astelehena:
    •    Antzuola: 19:00etan herriko plazan.
    •    Azpeitia: 19:30ean herriko plazan.
    •    Baiona: 18:00etan herriko etxearen aurrean.
    •    Bera: 13:00etan elkarretaratzea toki onan.
    •    Bilbo: 19:30ean Arriagan.
    •    Donibane Lohitzune: 19:00etan geltokian.
    •    Donostia: 19:00etan Bulebarrean.
    •    Gasteiz: 19:30ean Andre Mari Zuriaren plazan.
    •    Hazparne: 19:00etan elkarretaratzea elizako plazan.
    •    Igorre: 19:00etan kultur etxearen aurrean.
    •    Iruñea: 20:00etan Gaztelu plazan.
    •    Itzubaltzeta: 19:30ean Santa Eugenia enparantzan.
    •    Izarbeibar: 19:00etan herriko plazan.
    •    Oiartzun: 19:30ean herriko plazan.
    •    Orereta: 19:30ean zumardian.
    •    Pasai Antxo: 19:30ean Gure zumardian.
    •    Usurbil: 17:00etan murala frontoian.