"Azalerak" topaketak egingo aste osoan zehar Lekeition

'Azalerak', azaltzeko erak, izenpean, sortzaile berrien topaketak egingo dituzte Lekeition larunbata bitarte. Inguruko herrietako bizilagunen sormena azaleratu eta haien artean sinergiak lortzea da helburua, eta horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte aste osoan zehar. Besteak beste, moda desfilea egingo dute larunbatean.
Lourdes Jimenez eta Amets Agirre diseinatzaileek abian jarritako ekimenak aurten ikusiko du argia lehen aldiz. Folkloretik haratago, kultura eraldatu, eraberritu eta haizez aldatzeko nahia dute bi emakumeek, azken batean, kultura bera herriak sortzen duelako, eta horregatik Azalerak topaketak prestatu dituzte.
Sei eguneko egitaraua antolatu dute Lekeitioko Barandiaran aretoan. Abuztuaren 13an hasi eta ostegunera bitarte, lehenik, Jantzi Diseinatzaile berriek osaturiko bildumak izango dira ikusgai, inspirazio iturri anitzetatik osatutakoak.
Ostiralean, abuztuak 17, jantziak esekitokietatik atera eta soinean jantzirik, desfilea egingo dute Independentzia Enparantzan. Era horretara, ikusgarri izatetik erabilgarri izatera igaroko dira lau euskal diseinatzaileek eginiko jantziak.
Larunbatean, azkenik, 36 artista inguru bilduko dira plaza berean, Azalerak topaketen alde anitzeko elkarretaratzea eginez. Besteak beste, argazkilaritza, pintura, body painting-a, bitxiak, jantziak, musika, dantza eta beste hainbat alor lantzen dituzten lagunak hurbilduko dira beren ekoizpenak erakutsi eta konpartitzera.
Sortzaileen elkarlana bultzatzea eta herritarrek beren inguruarekiko duten ikuspegia aldatzea izango dute helburu topaketek, eta erabat irekiak dira.
Lourdes Jimenez, Amets Agirre, Alazne Amutxategi eta Marina Agirre dira lau diseinatzaile berriak, eta haien bildumak ikusgai izateaz gain, ibiltoki gainera igoko dituzte ostiralean.

Diseinatzaileak