Azala zaindu baino, dutxak kalte eragin dezake

Azala zaindu baino, dutxak kalte eragin dezake https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/03/14
albiste-laburra
Azala zaindu baino,  dutxak kalte eragin dezake
Psycho pelikulako Marionen garrasiak indarra hartu zuen hilko zuen labana ikusitakoan. Izan ere, ikerketa batek dioenez, dutxako urak labankada baten antzera, azala urratu diezaguke. Ikerketa horren arabera, ur beroak zirkulazioa moteldu eta poroak zabaltzen ditu, azala errazago zikintzea eragiten duena. Beraz, behar bezalako dutxa bat hartu nahi baduzu, ez ahaztu ur hotzez egitea. Horrela bai Marion bezala oihukatuko duzula!