Azala sutan

Azala sutan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azala-sutan/@@download/image/zur_eta_lur_sua_1382607913.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Azala sutan
Zimurren aurkako tratamendu berria moda-modan jarri da Txinako edertasun zentroetan: suzko kosmetiko-geruza. Alkoholetan eta elixir berezi batean bustitako zapia jartzen diete bezeroei aurpegian, eta sua ematen diote. Tratamendu segurua dela azpimarratu dute, baina ziur gaude bati baino gehiagori bekainak eta betileak kiskali dizkiotela.