Azal eta guzti jan ditzakezun 10 fruta eta barazki

Azal eta guzti jan ditzakezun 10 fruta eta barazki Egia da zenbait barazki eta fruten azalek pestizida eta herbizidak edukitzen dituztela eta hauek ahoratzea arriskutsua izan daitekela, baina ondo garbitu ez gero sekulako onurak ere ekar ditzakete. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azal-eta-guzti-jan-ditzakezun-10-fruta-eta-barazki/@@download/image/elegir-bien-las-frutas-y-verduras-655x368.jpg
2019/10/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Egia da zenbait barazki eta fruten azalek pestizida eta herbizidak edukitzen dituztela eta hauek ahoratzea arriskutsua izan daitekela, baina ondo garbitu ez gero sekulako onurak ere ekar ditzakete.
Azal eta guzti jan ditzakezun 10 fruta eta barazki

Ohikoa izaten da fruta zuritzea, horrela arrisku guztiak kentzeko, baina frutak eta barazkiak zurituta, azalak dituen onurak ere zuritzen dituzu.

Barazki eta fruten azalak bitamina ugari izan ohi ditu, antioxidatzaileak eta digestioa egiten laguntzen diguten entzimak. Frutaren barrualdea baino osasungarriagoa izan daiteke askotan; barruan ura, zuntza eta azukreen arteko irabiaki bat besterik ez baitago.

Beraz, azala kendu beharrik gabe, fruta edo barazkiak izan ditzakeen toxikoak ezabatu daitezke modu egoki batez garbituz. Ziur zure organismoak eskertuko dizula. Haatik, ezinezkoa da guztia azalarekin jatea, batzuk azal gogorregia baitute eta ezinezkoa da horiek irenstea. Horien artean daude mandarina, laranja, ahuakateak, kalabazak, meloiak... Frutei dagokionez, badirudi bereizketa argi ikusten dela, ez ordea barazkiei dagokionez.

Askotan duda dugu gomendagarriak diren barazkien azalak jan ala ez erabakitzerako orduan. Horregatik, beheko zerrenda honetan, behin ongi garbitu ondoren, jateko egokiak diren fruta eta barazkien zerrenda aurkituko duzu. Beharbada gehienak jada azalarekin jaten dituzu, baina ziur batzuk ez zenituela espero:

Berenjena: Zenbait asko harritzen da berenjenaren azala jangarria dela entzutean. Hori bai, labean erre ondoren edo zatitxoetan moztu eta frijitu ondoren. Ez da beharrezkoa beraz, berenjenari azala kentzea, guritu egiten baita. Hala eta guztiz, berotzean baliteke dituen propietate batzuk galtzea, nahiz eta zuntz iturri bikaina izaten jarraitzen duen eta gure digestioan lagundu.

Kuiatxoa: Berenjenen antzeko zerbait pasatzen da kuiatxoekin. Gordinik jaten ditugu gehien bat eta horregatik zuritu ohi ditugu. Erreta ordea oso goxoak daude eta orduan bai, bere azal eta guzti jan daitezke. Hala eginez gero, zuntz iturri paregabea izango da.

Errefaua: Askok kentze diote bere azal gorrixka, azal eta guzti jangarria denean. Antioxidatzaileetan aberats da bere azala.

Azenarioak: 100 gramo azenarioetan 8 mikrogramo karoteno daude, gure organismoarentzat biziki garrantzitsua den osagaia. Horrez gain, bitamina A ugari du, ikusmenarentzat ona dena. Nahikoa da ur epelarekin garbitzea pestizidak kentzeko.

Patatak: Patataren azala zuntzetan aberatsa da, eta ur beroarekin garbituz gero erabat jangarria da, eta gainera, zapore gehiegi ez duen tuberkulu honi zapore berezia ematen dio.

Tipulak: Kanpoko tipularen kapa marroixkak injustuki zaborrontzian amaitu ohi du. Gaineko kapa horretan daude ordea bitaminarik gehienak eta baita zuntza ere. Irinduta jan daiteke, espezie bat bailitzan entsalada, haragi edo arrainaren gainean boteaz adibidez.

Pepinoa: Mania orokortu bat dago pepinoari azala kentzeko erabat jangarria denean eta gainera bere zaporea ez denean desatsegina. Zuntz iturri paregabea da eta hainbat bitamina kontzentratzen dira bere azalean.

Banana: Platanoaren azala oso heldua badago B6 bitamina ugari izango ditu, baita magnesioa, potasioa, zuntza eta proteinak ere. Polifenol eta flabonoide ugari ere baditu, azkenaldian oso ikertuak izaten ari direnak beren efektu antioxidatzaile eta minbiziaren aurkakoengatik. Labean apur bat edukiz azala guritu daiteke.

Mangoa: Bananaren antzekoa gertatzen da mangoaren azalarekin ere. Heldutzen utzi behar zaio eta orduan karotenoan, hainbat bitaminetan eta polifenoletan aberats izango da. Horretaz gain magnesio eta potasio iturri paregabea da.

Melokotoia: Pertsona askori hozkia ematen dio melokotoiaren azalak eta horregatik zuritzen dute. Hozki hori gainditzeko gai baldin bazara ordea bitamina ugari emango dizkizu, beraz, ez dago aitzakiarik.