Axun eta Maite

Bi emakume adinduren arteko maitasun istorioa ardatz duen pelikula filmatzen ari dira Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien gidaritzapean: Axun eta Maite. Zizurkilgo Iraola baserrian izan gara, filmaketa prozesua bertatik bertara ikusten.
Axun eta Maite. Hori da egunotan Euskal Herrian grabatzen ari diren filmaren izenburua. Joxe Mari Goenaga eta Jon Garaño dira zuzendariak, eta Irusoin eta Moriarti etxeek ekoitziko dute. Protagonistei dagokionez, Itziar Aizpuru (ETBko Martin telesailean Marikororen larruan bihurtu da ezagun) izango da Axun, eta Mariasun Pagoaga, berriz, Maite.
Ander filmak gizonezkoen arteko maitasuna jorratu du, eta proiektu honek, berriz, emakumeen arteko harremana du ardatz. Baina ezin dira bata eta bestea alderatu: Ander filmak homosexualitatearen gaia modu zuzenean lantzen du, eta Axun eta Maite filma adiskidetasunari buruzko istorioa da, batez ere, homosexualitatea ageri den arren.
Filmaketa lanak hilabete honen amaieran bukatzea espero dute arduradunek eta, ondo bidean, aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute. Bestela, datorren urteko udaberrira arte atzeratuko dute aurkezpena.
Axunek 70 urte baino gehiago ditu. Gau batean bizimodu monotonoa aldatuko dion deia jasoko du ospitaletik: senide bat zaindu beharko du bertan. Ospitalean Maite ezagutuko du, aldameneko oheko gaixoa zaintzen duen emakumea. Adin berekoak dira biak. Egunak joan, egunak etorri, Axun eta Maite elkarren lagun egingo dira. Maitek, ordea, sekretu bat du: lesbiana da. Eta Axunekiko nolabaiteko distantzia mantentzen saiatzen den arren, badirudi Axunek gertutasuna duela desio.
Sentimendu uholde horrek beldurra eragingo die bi protagonistei. Sentitzen duten hori kontuan ez hartzen saiatuko dira laguntasuna galduko duten beldurrez. Izan ere, non da laguntasuna eta desioaren arteko muga? Adin horretan, ausartuko ote dira marra zeharkatzen? Eta zer gertatuko da zaintzen dituzten gaixoek erietxea uztean? Batak besteari zer eman dion hausnartu beharko dute orduan, batak bestearengandik zer espero duen argitu eta geratzen zaien bidea elkarrekin egin nahi duten erabaki.
Axun: Itziar Aizpuru
Maite: Mariasun Pagoaga
Juan Mari: Jose Ramon Argoitia
Josune: Ane Gabarain
Zuzendaritza eta gidoia: Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga
Produktore exekutiboak: Fernando Larrondo (Irusoin) eta Asier Atxa (Moriarti)Produktorea: Xabier Berzosa
Musika: Pascal Gaigne
Argazki zuzendaria: Jabi Agirre

Sinopsia

Fitxa teknikoa