Axe To Fall

Axe To Fall https://www.gaztezulo.eus/albisteak/axe-to-fall/@@download/image/converge_1396524731.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Converge
150.zenbakia
Massachusettsetik datorren laukoteak 2009ko udazkenean kaleratutako diskoa, urtebeteko konposaketa eta grabaketa lanen ondoren. Aurreko bi diskoetan bezala, Epitaph diskoetxe kaliforniarrarekin argitaratu zuten estudioko zazpigarrena duten lana. Nahiz eta doinu gogorrak izan, talde honek beti zaindu izan du soinuaren sendotasuna, kalitateari dagokionean. Abiadurak txakur lasterketa bat dakarkit burura, ea nor iritsiko azkarren helmugara. Puzzle makarra honetan hainbat kolaborazio izan zituzten: Neurosis, Cave In edota Genghis Tron taldeetako kideek parte hartu zuten, adibidez. Zarata gustuko baduzu, badakizu.