Avril Lavigneren itzulera

Head Above Water izena du Avril Lavigneren lan berriak; bost urteren ondoren, musikara bueltatzeko indarrekin dago abeslari kanadiarra, eta asteazken honetan aireratuko du lehen singlea. Hain zuzen, eskutitz bat bidali die bere jarraitzaileei, azken urteetan jasan duen gaixotasunaren inguruko esperientziak kontatuz.
Diskoaren izenak erreferentzia zuzena egiten dio abeslariak jasandako gaixotasunari. Lymeren gaixotasuna izena du, eta akain batek transmititzen du. Abeslariaren hitzetan, hiltzera zihoala sentitu zuen: "Heriotza onartzera iritsi naiz hainbat uneetan. Aurretik halako mina sentitu gabea nintzen. Ezin nuen ohetik jaiki ere. Uretan itotzen nengoen sentsazioa nuen".