Aventine

Aventine https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aventine/@@download/image/agnes_1393942442.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Leire Palacios
Agnes Obel
149.zenbakia
Aventine
Xavier Dolanen Les amours imaginaires (2010) filmean entzun nuen aurrenekoz Agnes Obelen abesti bat, Brother Sparrow. Soka instrumentuak, ahotsa eta bere idazle kuttunek inspiratutako letrez baliatzen da fintasun gorenean gorpuztutako melodia quasi-onirikoak osatzeko. Musikari asko kutreziara eraman dituen reverb efektua maisutasunez erabiltzen du, ahotsarekin atmosfera intentso eta inguratzailea lortzeko. Berlinen bizi daniarraren lanak maila metafisikoan ferekatzeko ahalmena du; disko asko dira atseginak, baina honako hau aspaldian entzun dudan zoragarriena da.