'Avatar' filmeko Na'aviak nola, Indiako Orissa eskualdean hala

'Avatar' filmeko Na'aviak nola, Indiako Orissa eskualdean hala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/avatar-filmeko-naaviak-nola-indiako-orissa-eskualdean-hala/@@download/image/2010357298Orissa.jpg
2012/12/13
berria
Orissa India ekialdeko eskualdea aurretik ere izan da albiste atal honetan. Niyamgiri mendia sakratua da Dongria Kondh etniakoentzat, eta enpresa batek meategia egin nahi du bertan. Dongria etniako kide batzuek dokumental moduko bat egin dute, haien historiaren eta Niyamgiri mendiaren berri emateko. Dokumentala egiteaz gain, Avatar filmeko zuzendari James Cameroni laguntzeko eskatu diote Variety aldizkariran jarritako iragarkiaren bitartez. "Avatar fantasia da… eta baita errealitatea ere. Lagun gaitzazu, Cameron jauna". Pelikula ikusgarrian ageri den Na'avi arrazarekin antza dutela diote Dongria Kondh etniakoek.