Auzo Eszenak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu Gasteizen

Auzo Eszenak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu Gasteizen Antzerkia, magia, bakarrizketak, poesia eta zirkua izango dira egitarauan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/auzo-eszenak-bederatzi-ikuskizun-eskainiko-ditu-gasteizen/@@download/image/auzo eszena.png
2022/02/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Antzerkia, magia, bakarrizketak, poesia eta zirkua izango dira egitarauan.
Auzo Eszenak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu Gasteizen

Auzo eszena programaren denboraldi berriak bederatzi ikuskizun egingo ditu Gasteizko gizarte-etxeetan, otsailaren 20tik maiatzaren 22ra. Antzerkia, magia, bakarrizketak, musikala eta bestelakoak izango dira gazte eta helduentzat. “11. edizioa duen programa honen bidez, aukera eman nahi diegu Gasteizko talde ez profesionalei beren lanak jendaurrean aurkez ditzaten, eta parte-hartzaileek oso ondo baloratzen dute hori, batez ere pandemia garaietan” adierazi du Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak.

Programa otsailaren 20an hasiko da Ciro Diro-ren Soy un fraude bakarrizketarekin. Hurrengo hiru ikuskizunak martxoan izango dira: 6an Kabia antzezlana; 13an, Mago Goyoren Txirriski Mirriski magia eta mentalismo ikuskizuna; eta 27an, Decidme cómo es un árbol poesia errezitaldia, Poetas Rojos klubaren eskutik.

Apirilean, Teatrachok Morir … o no morir  lana aurkeztuko du, eta Azirkarte eta Arai Dantzak, berriz, Biok Batera zirku-sozial ikuskizuna. Azkenik, maiatzerako honako ekintza hauek antolatu dituzte:  Auskalhopen El lobo, el funanbulista y el bosque encantado familientzako antzezlana; Ipazapiren  Atraco a las 9, eta Juanjo Monagoren El asesino lana. 

Igandeetan eskainiko dira saioak, 19:00etan, Arana, Aldabe, Ariznabarra, Arriaga, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko gizarte-etxeetako ekitaldi aretoetan. Programaren inguruko xehetasunak hemen daude kontsultagai. Sarrerak gizarte etxe eta kirol-instalazio guztietan -pilotalekuetan izan ezik- daude salgai, eta baita  Internet bidez ere; sarean emanaldia hasi baino ordubete lehenagora arte erosi ahalko dira. Sarrerek 3 edo 5 euro balio dute.

Auzo Eszenaren otsailetik maiatzera bitarteko eskaintzaren ondotik, urritik abendura beste hamaika lan izango dira gozagai.