Autorik gabeko autobia

Ipar Koreako agintariek Ipar eta Hego Korea lotu dituen autobia erraldoia zabaldu berri dute. Autobia estreinatzeko ekitaldian, hala ere, gobernuko kideen ibilgailuak besterik ez ziren bertan ibili. Aurrerantzean ere zaila izango da errepide horretan auto askorik topatzea. Izan ere, Ipar Korean, aktoreek, kirolariek eta politikariek izan ezik, inork ez du autorik.