Automatikoki ezabatzen diren argazki eta bideoak, WhatsAppen eguneraketa berria

Aplikazioak etengabe doaz eguneraketa berriak egiten, eta WhatsApp ez da atzean gelditu; beta bertsioan froga moduan jarri dute bidalitako argazki eta bideoak ireki eta berehala autosuntsitzeko aukera.
WaBetaInfon WhatsAppen eguneraketa berriak frogatzeko aukera dago, eta bertan agertu da aukera berri hau. Dirudienez, erabiltzaileek ezingo dute aukeratu bidalitako artxiboa zenbat denbora egongo den ikusgai desagertu aurretik; horren ordez, mezua jaso duenak ikusi eta berehala automatikoki desagertuko da bidalitako edukia.
Dena den, badira desagertzeko programatutako eduki horiek gordetzeko moduak, bidaltzailea konturatu gabe gainera. Hori dela eta, sistema hori ez da guztiz fidagarria. Pantailari argazki bat ateratzea adibidez nahikoa litzateke jasotako eduki hori gordetzeko.
Oraindik goiz da WhatsAppek aukera berri hau martxan jarriko duen ala ez jakiteko, baina aplikazioak hainbat berrikuntza jarri ditu martxan beta bertsioan; denborak esango du horietako zein aukeratuko duten.