Autolaguntza liburuen eskaera %512 hazi da

Azken azterketa baten arabera autolaguntza liburuen eskaera, koronabirusaren aurreko garaiekin alderatuta, sei aldiz biderkatu zen osasun krisiaren momenturik gogorrenetan.
Idealo deitutako erakundeak burutu du ikerketa eta behatu du korrelazioa dagoela pandemiaren eta autolaguntzako liburuen eskaeraren igoeraren artean. Honelako liburuen interesak hazten jarraitu du ordutik. Pandemiaren garai latzenetan %512raino igo zen! Egun, eskaera altu mantentzen da %38ko igoerarekin. Dirudienez, beraz, pandemia arnas apur bat ematen ari bazaigu ere liburu mota hauekiko interesak hazten jarraitzen du.
Psikologiako eskuliburuek ere gorakada jasan dute. Pandemia hasi zenean %433 hazi ziren, jasotako datuen arabera, eta filosofia edo osasunari buruzkoek ere hazkundea nabaritu zuten.
Baina, zein profiletakoa dira, oro har, liburu hauen kontsumitzaileak? Bada, dirudienez, autolaguntza liburuen ohiko irakurleak emakumezkoak dira. Gizonezkoekin alderatuta %28 gehiago dira mota honetako liburuak irakurtzen dituzten emakumeak. Adinari dagokionez, 45-54 urte bitartekoak dira gehiengoak. Eta zuk, gustuko dituzu mota honetako liburuak?