Autoek kaxa beltza edukiko dute 2022 urtetik aurrera

Autoek kaxa beltza edukiko dute 2022 urtetik aurrera EDR-a 2022tik aurrera instalatu beharko da kotxe berri guztietan. Iraultza bat izango da istripuen epaiei dagokienez, informazio objektiboa emango baitu abiadura eta balaztari buruz istripua izan zeneko unean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/autoek-kaxa-beltza-edukiko-dute-2022-urtetik-aurrera/@@download/image/Car-Angel-5.jpg
2020/07/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

EDR-a 2022tik aurrera instalatu beharko da kotxe berri guztietan. Iraultza bat izango da istripuen epaiei dagokienez, informazio objektiboa emango baitu abiadura eta balaztari buruz istripua izan zeneko unean.
Autoek kaxa beltza edukiko dute 2022 urtetik aurrera

Event Data Recordin (EDR) edo autoetako kaxa beltza gailu ezezaguna da oraindik gehiengoarentzat, baina istripuen epaietan iraultza egitera dator. EDR-a adituen txostenetan lehenetsiko da istripuaren errudunak zehazterako garaian. Jada zenbait epai kasutan gakoa bilakatu da autoaren kaxa beltza errudunak kondenatzerako garaian. 

EDRa airbag-ean instalatzen den gailua da eta gidatzeko moduari buruzko zenbait datu biltzen ditu. Hala nola, abiadura, balazta modua, azelerazio portzentaia... Informazio tekniko honek zehazten du noiz aktibatuko litzatekeen airbag-a automatikoki. Informazio hau istripu baten berreraikitzean ere egokia da zergatiak ezagutzeko garaian. 

Horrela, Europako araudiak 2022tik aurrera behartu egingo du ibilgailuek kaxa beltza edukitzera. Egun Toyota edo Volvo bezalako markek jada badituzte EDR-ak instalatuak eta bertatik informazioa eskuratu liteke.