Autodefentsarako bitxiak

15 segunduro, munduko edozein lekutan emakume batek sexu erasoren bat jasaten du. 15 segunduro. Estatu espainiarrean, bortxaketa bat salatzen dute 5 orduro. Oraindik ere, emakumeentzat kaletik bakarrik ibiltzea luxua da, hare gehiago gauez. Indarkeria nagusi den bitartean, hainbat emakumek defentsarako neurriak hartzea erabaki dute; hala, emakume talde batek bi defentsa metodo sortu dituzte: Sassy Bark eta Where and When. Lehenak autodefentsarako diseinatutako bitxiak dira, eta bigarrena aldiz, laguntza alerta bat bidaltzeko balio duen app-a.
Autodefentsarako bitxien artean arrakasta duena espraidun lepokoa da. Esprai hau legala da, eta erasotzailea tintarekin markatzen du 48 orduz, identifikazioa erraztuz. Diseinatzaileen esanetan, poltsoan eramatea baino praktikoagoa da lepoan eskegita eramatea, azkar eta mugimendu bakarrean erabiltzeko aukera eskaintzen duelako.
Aldiz, Where and When aplikazioarekin, emakumeek beren etxerako bidea programatu dezakete eta ezagun bati bidali. Hala, bidetik ateratzen badira edo helmugara iristen ez badira, ezagun horrek laguntza eskatu dezake segituan.
Defentsarako tresna hauek egunerokotasunerako erabilgarriak dira, hala nola kirola egitera ateratzean edo bestelako jarduerak egiterakoan. Gainera, pertsona helduak edo haurrak lokalizatzeko ere balio du.