Autobusa nahi duzunean gelditu
Donostiako Dbusek geltokien arteko geldialdi sistema probatuko du udan. Erabiliko duzu?

Gaueko zerbitzuetan geltokien arteko geldialdiak askeak onartuko ditu Donostiako autobus zerbitzuak. Udan lehen proba egingo dute, B8 gautxori linearekin (Mirakontxa-Benta Berri-Seminario).
Eta zeinek gelditu dezake autobusa nahi duenean? Oraingoz, emakumeek eta 18 urtetik beherakoek. Sistema hau Donostiako lehen esperientzia izango da, eta dena ondo badoa, zerbitzu mota gaueko beste linea batzuetara zabalduko dute.