Autoa txanponez txanpon

Autoa txanponez txanpon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/autoa-txanponez-txanpon/@@download/image/20111073637autoa_txanponez_txanpon.jpg
2012/12/13
berria
Wang izeneko tipo bat 300 kilo txanponekin azaldu zen Xianyang hiri txinatarreko auto kontzesionariora. Furgoneta batean ekarri zituen eta autoak balio zituen 60.000 yuanak 50 nahiz 10 zentimoko txanponekin ordaintzen saiatu zen. Munduko amona guztiek ematen duten aholkua, "pexeta a pexeta egiten da diru meta", lar serio hartua zuen itxuraz Wang jaunak. Saltzaileek ez zioten propinarik onartu.