Autoa eta alkohola, koktel arriskutsua

Euskal Herrian alkoholdun edariak hartzeko ohitura oso errotuta dago aspaldidanik, guztiok ondo dakigunez. Jakina da, bestalde, autoak eta alkohola, nahasita, konbinatu txarra direla. Alabaina, autoa erabiltzen jarraitzen dugu parrandan ibiltzeko garaian, ohituragatik batzuetan, alternatibarik ezagatik maiz. Kontuak kontu, astebururo istripu ugari izaten da gure errepideetan.
Zuetako gazteenak ez zarete gogoratuko Stevie Wonder kantariak alkohola edan ostean ez gidatzea gomendatzen zigun iragarkiaz. Auskalo zergatik, arrakasta izan zuen irakargi hark; guztion ahotan zebilen abeslari estatubatuarraren esaldi ospetsua. Baina antza, hura izan zen ikasi genuen gauza bakarra. Asteburuetan eta gazteen artean, alkohola da errepide istripuen arrazoirik nagusietakoa, nagusia ez bada.
Gazteek jasandako auto ezbeharretan alkoholak duen eraginari buruz datuak bildu nahi izan ditugu, baina lan nekeza suertatu da. Nafarroako Foru Poliziak, adibidez, ez du adina kontuan hartzen istripuen estatistikak osatzeko. Hala ere, datu interesgarriak datozkigu Nafarroatik: 1998an eta 1999an alkoholaren eraginpean gidatzeagatik Iruñean epaitutakoen bi heren 18 eta 40 urte bitartekoak ziren. Bestalde, 1998an Nafarroan egindako alkoholemia neurketetan gehiegizko alkohol neurria emandakoen erditik gora gazteak ziren; bereziki aipatzekoa da 18 eta 24 bitartekoak, talderik txikiena izan arren, kasu guztien laurdena zen eta.
Garraio publikoaren alternatiba
Askotan, parrandan norberarena ez den herri batera joateko, ibilgailua hartzea beste irtenbiderik ez da izaten. Izan ere, asteburu gauetako garraio publikoen zerbitzuak, oro har, eskas samarrak dira. Hala ere, badira salbuespenak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adibidez, ekimen interesgarria abian jarri zuen joan den urria hasieran. Bost hilabetez, larunbat gauetan autobus zerbitzuak izango dira herrialdeko eskualde gehienetan, proba gisa. Epe horren buruan, emaitzak aztertu eta haien arabera erabakiko dute zerbitzu finkoa eskaini ala ez.
Badira, dena den, aspalditxoagotik funtzionatzen duten bestelako zerbitzuak. Duela ia hiru urtetik Bilboko Metroak goizaldeko 02.00ak arte eskaintzen ditu trenak ostiraletan, eta gau osoan larunbatetan. Horrez gain, zerbitzu bereziak ematen dituzte zenbait jaietan: Bilboko Aste Nagusia, Gabon Zaharra, ihauteriak, herri handietako jaiak Tamalez, hiriburua eta Uribe Kostako beste sei herri soilik lotzen ditu Metroak. Bizkaiko gainerako eskualdeetan ez da garraio publikorik asteburu gauez, edo bestela, oso gutxi.
Beste horrenbeste gertatzen da Araba eta Nafarroan ere. Hiriburuetan izan ezik, ez dago deus ere. Gasteizen goizaldeko 04.00ak arte ibiltzen da autobusa; Iruñerrian, berriz, larunbat gau osoan, hiriburua bera eta beste zazpi herri elkartuta. Besterik ez, udan, jaiak direla-eta, ematen diren zerbitzu bereziak ez badira. Eta Ipar Euskal Herrian, ezta hori ere. Baldintza horietan, ez da harritzekoa gazte askok parranda gunerainoko txangoa autoz egitea.
Benetako beharra?
Bada, hala ere, gutxitan aipatzen den beste faktore bat. Gero eta gehiago, ikerketek lelo bera errepikatzen digute: autoa botere ikurra da gizarte lehiakor honetan. Dagoeneko zenbait ikerketek diotenez, autoa gehiegi erabiltzen dugu - garraiobide publikoen kaltetan-, arrakasta sozialaren adierazgarri delako. Ez hori soilik; ibilgailu azkarra nahi dugu eta errepidean ere azkarrenak izan nahi dugu. Errepidera ateratzea aski da horretaz jabetzeko. Gehitu iezaiozue alkohola, eta estatistika esanguratsu bezain beldurgarriak izango dituzue. Argi ibili, beraz. Bizia errepide bazter zikin batean uztea ez du merezi.

Legearen arabera, Euskal Herriko biztanle guztiok, gidatzen ari garenean, gehienez ere 0,5 gramo alkohol izan dezakegu odol litroko (erdia, gida-baimena eskuratu ondorengo lehen bi urteetan). Baina ez nahasi kopuru hori alkoholemia kontrol arruntean gainditu behar ez denarekin. Aurreko zenbakia odol analisi bitartez egindako alkoholemia probari dagokio (normalean errepide ertzeko kontrolean egingo ez dizutena). Putz eginez gero, berriz gehienezko kopurua aire litroko 0,25 miligramo alkohol da.

Zenbat alkohol eraman dezaket soinean?