Auto ilara ikaragarriak Moskun

900 kilometroko auto ilarak sortu ditu elurte itzelak Moskun. Alkatea, Yuri Luzhkov, zuri gelditu omen da egoera ikusi duenean, elurteak gutxituko zituela agindu baitzien hiritarrei. Hodeiak hegazkin bidez botatako produktu kimikoekin lehortzea omen zen plana. Agerikoa denez, ez zaio ongi atera, eta alkateak dioenez, meteorologoena da errua. Erantzuleak zigortuko dituztela esatera ere iritsi da. Hau tipoa!