Auto elektronikoak badatoz

Auto elektronikoak badatoz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/auto-elektronikoak-badatoz/@@download/image/2010242120detroit.jpg
2012/12/13
berria
Auto elektronikoak badatoz
Detroit AEBetako hirian autoaren azoka egin dute urtarrilean. 60 auto etxek parte hartu dute eta 700 bat ibilgailu jarri dituzte erakusgai. Joera berriak islatzen ditu azokak, eta auto txikiek eta elektrikoek bereganatu dute arreta gehien. Etorkizunean, bakarrik elektrizitatearen eraginez edo elektrizitatea eta gasolinaren bitartez mugituko diren ibilgailuak nagusituko omen dira, eta haientzat propio Electric Avenue erakustaretoa atondu dute. Tamainari dagokionez, ematen du auto handien eta 4 x 4 ibilgailuen garaia pasatu dela, eta auto etxeak automobil txikien alde egiten ari direla apustu. Hori hala bada, aparkatzeko toki gehiago egongo da, behintzat.