Auto elekrtikoak; benetan ote dira horren ekologikoak?

Auto elekrtikoak; benetan ote dira horren ekologikoak? Koloniako Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, dieseleko autoek baino gehiago kutsatzen dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/auto-elekrtikoak-benetan-ote-dira-horren-ekologikoak/@@download/image/Electric_car_gas_station@2x.png
2019/05/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Koloniako Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, dieseleko autoek baino gehiago kutsatzen dute.
Auto elekrtikoak; benetan ote dira horren ekologikoak?

Hirietako kutsadura datozen urtetako gai garrantzitsuenetakoa izango da, eta hiriburu handietan dagoeneko hasi dira CO2 isurtzeen aurkako neurriak hartzen. Hala, Amsterdamek gasolina eta dieseleko autoak debekatuko ditu hirian, Parisen txandaka ibili behar dute, eta Madrilen ere geroz eta muga gehiago jarri dizkiote trafikoari. Debeku eta muga guzti horien aurrean, auto elektrikoek une gozoa bizi dute; geroz eta marka gehiagok jarri dituzte auto elektriko zein hibridoak salgai, emaitza positiboekin. Alta, denak ez daude mugikortasun elektrikoaren alde; badira oraindik ere kutsagarriagoak direla defendatzen duten ahotsak.

Christoph Buchal zientzialaria Alemaniako Kolonia Unibertsitateko fisika irakaslea da, eta berak gidatu du auto elektrikoen kutsadura neurtzeko ikerketa. Ateratako ondorioen arabera, auto elektrikoek gasoilekoek baino %11 eta %28 bitarte gehiago kutsatzen dute. Nola? Baterietan dago gakoa; hain zuzen, auto elektrikoen bateriak egiteko litioa, kobaltoa eta manganesoa erabiltzen da, eta horrek sekulako energia gastatzen du. 

Ikerketaren arabera, gainera, auto elektrikoak zero isurtze bezala etiketatzea jendeari gezurra esatea da, eta ez da bakarra. Hainbat ikerketek ondorioztatu dute auto elektriko bat egiteak eta auto horiek erabiltzen dituzten bateriak sortzeak diesel edota gasolinako autoak erabiltzea baino CO2 gehiago eragiten duela, gutxienez %25 gehiago, hain zuzen. Egia ote?