Auto baino bizikleta gehiago

Auto baino bizikleta gehiago https://www.gaztezulo.eus/albisteak/auto-baino-bizikleta-gehiago/@@download/image/datu_dantza_biz_1385476286.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
Auto baino bizikleta gehiago
800.000 auto baino bizikleta gehiago saldu dira espainiar estatuan azken urtean. Alegia, bi gurpileko ibilgailuen salmentek %10ean gainditu dituztela lau gurpilekoenak. Eta Europako gainontzeko herrialdeetan ere bilakaera berbera jarraitu dute 2011z geroztik, urte hartan 20 milioi bizikleta saldu baitziren eta 13,4 milioi auto. Krisi ekonomikoaz eta finantza krisiaz gain, bizimodu lasaiago baten aldeko hautua egon daiteke joera horren atzean, baita bizikleta elektrikoen garapena eta merketzea ere.