Australopithecus-a eta elefante gorotzak

Tanzaniako Laetoli aldea oso garrantzitsua da antropologoentzat, bertan Australopithecus afarensis egungo gizakiaren aintzindariaren aztarnak aurkitu dituzte eta. Aztarnok berebiziko garrantzia dute, agerian utzi baitute gizakia duela 3,6 milioi urte bi hanketan ibiltzen zela. Jolasten ari zirela aurkitu zituzten antropologoek Australopithecus afarensis-en arrastoak
elkarri elefante gorotzak botatzen ari zirela!